Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Europako ikuspegia lan-esparruko arrisku psikosozialei ekitean

20160706_Udako_ikastaroak.jpg

2016.eko uztailak 06

Laneko psikosoziologiaren arloan espezialistak diren profesionalek parte hartu dute gaur OSALANek EHUko Udako Ikastaroen barruan antolatu duen VI. Laneko Segurtasun eta Osasun ikastaroan. Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendari nagusiak eta Christa Sedlaschek-ek, Europako Laneko Segurtasun eta Osasun Agentziako zuzendari nagusiak eman diote hasiera ikastaroari. Euren hitzaldian, bi erakundeek duten elkarlan harreman oparoa nabarmendu dute zuzendariek, horri eskerrak antolatu ahal izan dute gaurkoa moduko ekitaldia, non nabarmentzekoa den Europako adituen parte-hartzea, beste Erkidego batzuetakoekin batera, hala nola, Katalunia, Asturias eta Nafarroa. Bere hitzaldian, Izaskun Urienek, tankera honetako nazioarteko ekitaldiak sustatzeko beharra aipatu du, non gurean aplikagarriak izan daitezkeen esperientzia eta estrategia desberdinak ezagutzeko aukera dagoen.

Horixe da hain zuzen “Europako ikuspegia lan-esparruko arrisku psikosozialei ekitean” izenburua daraman ikastaroaren helburua. Bertan, arrisku psikosozialen arloan Danimarka, Italia, Austria eta Belgikan izan dituzten esperientzien eta eman diren aurrera pausoen berri eman da. Goizaren bigarren partean, OSALANek arlo honetan egindako lanaren berri eman da eta ondoren, ikuspegia inguruko Erkidegoetan izan dituzten esperientzietara zabaldu da. Asturias, Katalunia eta Nafarroako laneko osasun eta segurtasun arloan abian dituzten programen eta emaitzen berri eman da.