Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2015/10/10

Eusko Jaurlaritzaren eta sailen hasiera-orrietako albisteak berritzeko jarraibideak

Zeharo garrantzitsua da gure webgunea eguneratuta izatea. Herritarrei azken uneko berriak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, kalitatezko zerbitzu baten irudia helarazten duelako. Hori guztia berebizikoa bihurtzen da Eusko Jaurlaritzaren eta sailen hasiera-orrietan, haiek baitira gure zerbitzuen eta informazioaren erakusleiho nagusia eta, askotan, nabigazioa hasteko erreferentzia nagusia.

Zeri buruz ari gara?

Eusko Jaurlaritzaren eta sailen hasiera-orrietan erakusten diren albisteak, hau da: Jaurlaritzaren era sailaren menuaren behean agertzen diren nabarmendu nagusia (goiko partean agertzen dena eta zabalera osoa hartzen duena, irudian kolore berdez markatuta) eta haren azpian dauden hiru nabarmenduak (irudia eta testua dutenak, irudian kolore laranjaz markatuta).

Euskadi.eus-eko adibidea

Nork erabakiko du zer erakutsi?

Dagokion sailaren prentsa zerbitzuak

Nork burutuko du eguneraketa webgunean?

Eusko Jaurlaritzako Web Zerbitzuak.

Nola jarriko da martxan eguneratze hori?

Dagokion sailaren prentsa zerbitzuak posta elektronikoaren bidez helaraziko dio Web Zerbitzuari eguneratze-proposamena, webzerbitzua[abildua]euskadi.eus posta-helbidea erabiliz. Eusko Jaurlaritzaren hasiera-orrian Herri Administrazio eta Justizia Saileko prentsa-zerbitzuak egingo du proposamena.

Zer bidali behar zaio Web Zerbitzuari albisteak berritu ditzan?

Erdiko albistea/nabarmendua sailen hasiera-orrietan:

Eguneratze-maila ertaina beharko luke (astean behin askoz jota, hilean behin gutxienez). Sailak honako hau bidali behar dio Web-Zerbitzuari:

  • Tituluaren testua (90 karaktere gehienez, euskaraz zein gaztelaniaz)
  • Azalpen testua (175 karaktere gehienez, euskaraz zein gaztelaniaz)
  • Edukiaren URLa (Euskaraz zein gaztelaniaz). Eusko Jaurlaritzaren edukiak erakutsi behar direnenean, Euskadi.eus-eko edukiak aukeratu beharko dira, ez Irekiakoak, Euskadi.eus-eko testuingurua eta osotasuna bermatzeko. Edukiek ez dute albisteak zertan izan, edozein eduki-motatakoak izan daitezke, eta euskadi.eus-en horren inguruko edukirik ez balego, baita euskadi.eus-etik kanpokoak ere.
  • Atal nabarmenerako irudia: GIF, PNG edo JPG formatuan, 1100px × 240px-ko bereizmenarekin.
  • Noiz argitaratu nahi den

Azpiko albisteak/nabarmenduak sailen hasiera-orrietan:

Eguneratze-maila altua beharko luke (egunero askoz jota, astean behin gutxienez). Sailen hasiera-orrietan beti egongo dira mota honetako hiru nabarmendu edo albiste. Sailak honako hau bidali behar dio web-zerbitzuari:

  • Testua (120 karaktere gehienez, euskaraz zein gaztelaniaz)
  • Edukiaren URL (Euskaraz zein gaztelaniaz). Eusko Jaurlaritzaren edukiak erakutsi behar direnenean, Euskadi.eus-eko edukiak aukeratu beharko dira, eta ez Irekiakoak, Euskadi.eus-eko testuingurua eta osotasuna bermatzeko.  Edukiek ez dute albisteak zertan izan, edozein eduki-motatakoak izan daitezke, eta euskadi.eus-en horren inguruko edukirik ez balego, baita euskadi.eus-etik kanpokoak ere.
  • Atal nabarmenerako irudia: GIF, PNG edo JPG formatuan, 280px × 185px-ko bereizmenarekin.
  • Noiz argitaratu nahi den

Erdiko albistea/nabarmenduak Eusko Jaurlaritzaren hasiera-orrian:

Eguneratze-maila altua beharko luke (egunero askoz jota, astean behin gutxienez). Sailak honako hau bidali behar dio Web-Zerbitzuari:

  • Tituluaren testua (60 karaktere gehienez, euskaraz zein gaztelaniaz)
  • Edukiaren URLa (Euskaraz zein gaztelaniaz). Eusko Jaurlaritzaren edukiak erakutsi behar direnenean, Euskadi.eus-eko edukiak aukeratu beharko dira, ez Irekiakoak, Euskadi.eus-eko testuingurua eta osotasuna bermatzeko. Edukiek ez dute albisteak zertan izan, edozein eduki-motatakoak izan daitezke, eta euskadi.eus-en horren inguruko edukirik ez balego, baita euskadi.eus-etik kanpokoak ere.
  • Atal nabarmenerako irudia: GIF, PNG edo JPG formatuan, 1280px × 340px-ko bereizmenarekin.
  • Noiz argitaratu nahi den

Nola aukeratu irudiak?

Kontuan hartu nabarmendu horietako irudiek (erdiko nabarmenduarena, batez ere) berebiziko garrantzi bisuala daukatela. Horregatik, saiatu bisualki erakargarriak eta gaiarekin lotura duten diren irudiak aukeratzen. Hortaz aparte, kontuan izan irudien egile-eskubideak errespetatu behar direla beti (ikusi "Irudiak erabiltzen: argazki-bilduma askeak" eta "Egile-eskubideak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons"). Orokorrean, irudiek ez dute testurik izango, marka edo kanpaina zehatz batena ez bada. Irudiak aukeratzeko edota editatzeko zailtasunak izan ezkero, jarri harremanetan Web Zerbitzuarekin.

Zergatik daukate testuek karaktere-muga bat?

Karaktere-muga horrekin zera lortu nahi dugu: esteken testuak motzak eta lehenengo begirada batean ulergarriak izatea. Kontuan hartu erabiltzaileek, normalean, webgunea "eskaneatu" egin dutela eta ez irakurri (batez ere gero eta gehiago erabiltzen diren gailu mugikorretan). Hortaz, esteken testuak motzak eta zuzenak izan behar dira, beharrezkoa ez den informazioa saihestuz. Esate baterako, "Eusko Jaurlaritzako Web Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren informazio eta zerbitzuen eskaintza hobetzen duen Euskadi.eus webgune berria aurkeztu du" jarri beharrean, askoz eraginkorragoa da "Euskadi.eus webgune berria aurkeztu da" jartzea. Jarri zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin honen inguruko zalantzak argitzeko.