Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2012/11/12

Irudiak erabiltzen: argazki-bilduma askeak

 Zenbat aldiz pentsatu izan dugu “Zein ederki geratuko litzateke argazki bat orrialde honetan”? Egia da, gehienetan argazki on batek (tentuz erabilita eta gaiarekin lotura duen bitartean) “zerbait” gehiago eman diezaioke gure eduki edo orriari, bisualki erakargarriagoa eginez. Gogoratu webgune bateko erabiltzaileek normalean ez dutela testua “irakurtzen”; horren ordez orrialdeen ekorketa edo eskaneo bisual azkarra egiten dute, deigarriak edo interesgarriak diren elementu bila (irakurri “Webgunetan idazteko gomendioak” atala gure webgunean). Horrexegatik, oso interesgarri izan liteke irudiekin edota beste elementu grafiko batzuekin jokatzea.

Zein irudiak erabil ditzaket?

Irudi edo errekurtso grafiko bat erabili ahal izateko, horretarako baimena izan behar duzu. Hau da, ezin da interneten edozein irudia bilatu, zure PCan gorde eta webgunean jarri, besterik gabe. Irudi horrek duen lizentzia horretarako baimena eman behar dizu. Horrela, jabego intelektualari buruzko legeak ez urratzeko, ez dugu sekulan erabiliko “copyright” duten irudiak, edo erabilpen-lizentzia ezezaguna dutenak. Bakarrik erabiltzeko baimena edota lizentzia askeak dutenak erabiliko ditugu (Creative CommonsJabetza Publikoa, eta abar).

Non aurki ditzaket irudi askeak?

Webgune ugari dago inteneten argazki eta irudi askeak (edo, behintzat, erabilera ahalbidetzen duten) eskaintzen dituztenak. Hona hemen batzuk:

Argazki zein irudi askeak eskaintzen dituen beste webgunerik ezagutzen al duzu? Erakutsi (eta elkarbanatu) zure jakituria artikulu honen bukaeran dauden iruzkenatan jarriz!

Eta gogoratu: edozein zalantza izanez gera, jar zaitez harremanetan zure Web Zerbitzuko kudeatzailearekin. Horrek azalduko dizu zalantza eta jarraibide guztiak.