Euskadiko Administrazio Orokorraren Zor Publikoa
2026ko INFORMAZIO OROKORRA:
EUSKO JAURLARITZAREN FINANTZA ESTRATEGIA JASANGARRIA
2025eko Jasangarritasun Esparrua eta Bigarren Iritzia
2025eko ekitaldi honetan, proiektu berde eta/edo sozialei lotutako finantzaketa-tresnak definitzen dituen Finantzaketa Jasangarriaren Esparrua berrikusi eta eguneratu da. Esparru hori bat dator "2025 Bonu Berdeen Printzipioekin" (GBP), "2025 Bonu Sozialen Printzipioekin" (SBP) eta "2021 Bonu Jasangarrien Jarraibideekin 2021" eta "Bono Berdeen printzipioekin.
Finantza Jasangarrien Esparru hau bat dator IALren 2025eko Bonu Berdeen Printzipioekin (GBP), 2025eko Bonu Sozialen Printzipioekin (SBP) eta 2021eko Jasangarritasun Bonuen Jarraibideekin baita 2025eko Mailegu Berdeen Printzipioekin (PGL) ere. Eusko Jaurlaritzaren Finantza Iraunkorren tresnen gardentasuna, eta osotasuna errazteko helburuarekin eguneratu da.
DNV-k aztertu du Finantzaketa Jasangarriaren Esparruaren berrikuspen eta eguneratzea, eta bere iritzia eman du "2025 Bonu berdeen printzipioekin" (GBP), "2025 Bonu Sozialen Printzipioekin" (SBP) eta "2021 Bonu Jasangarrien Jarraibideekin" ekimenekin bat etortzeari buruz.
ESLEIPENAREN ETA INPAKTUAREN TXOSTENAK
2024eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2023eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2022eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2021eko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2020ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2019ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
Euskadi 2019ko jasangarri bonoaren inpaktuaren txostenaren aurkezpena:
- 2019ko Inpaktuaren txostena ingelesez (PDF, 1 MB)
- 2019ko Inpaktuaren txostena ingelesez laburpena (PDF, 598 KB)
- 2019ko Inpaktuaren txostena euskeraz (PDF, 1 MB)
- 2019ko Inpaktuaren txostena euskeraz, laburpena (PDF, 506 KB)
2018ko bonuaren esleipenari eta eraginari buruzko txostena
2019an, Euskadi 2018ko bonu jasangarrien inpaktuaren txostenaren aurkezpena burutu zen:
- Impacto BONO SOSTENIBLE 2018_Castellano (PDF, 943 KB)
- Resumen Impacto BONO SOSTENIBLE 2018 Castellano 30_05 (PDF, 1 MB)
- Impacto Bono SOSTENIBLE 2018_Inglés (PDF, 1018 KB)
- Resumen Impacto BONO SOSTENIBLE 2018 Inglés 30_05 (PDF, 1 MB)
BONO JASANGARRIEN JAULKIPENA
2024ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:
2024eko otsailean 600 milioi euroko bonu jasangarrien zortzigarren jaulkipena gauzatu zen.
2023ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:
2023eko otsailean 700 milioi euroko bonu jasangarrien zazpigarren jaulkipena gauzatu zen.
2022ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:
2022eko apirilean 500 milioi euroko bonu jasangarrien seigarren jaulkipena gauzatu zen.
2021ko Bonu Jasangarrien jaulkipena:
2021eko apirilean 1.000 milioi euroko bonu jasangarrien bosgarren jaulkipena gauzatu zen.
2021eko martxoan eguneratutako informazioa duten inbertitzaileei aurkeztea:
2021eko ekitaldi honetarako 1.500 milioiko inbertsio hautagarrien xehetasuna jasotzen du.
2020ko Bonu Jasangarrien bigarren jaulkipena:
2020ko bigarren bonu jasangarrien jaulkipena, 600 milioikoa, inbertsiogileei aurkeztea. COVID-19 pandemiak sortutako egoera berriak eragin zuen jaulkipen hori, eta ekitaldiko bigarren seihilekoan egin zen.
2020ko Bonu Jasangarrien Lehen Jaulkipena
2020ko apirilean, 500 milioiko bonu jasangarrien hirugarren jaulkipena egin zen, eta aurtengo lehena.
Inbertitzaileentzako aurkezpena eta 2020ko martxoko aurkezpen zabala:
- Basque Government . Sustainable Bond 2020. Presentation for Investors (PDF, 1 MB)
- Basque Government . Sustainable Bond 2020. (PDF, 2 MB)
2019ko Bonu Jasangarrien Jaulkipena
2019ko apirilean, bonu jasangarrien bigarren jaulkipena egin zen, 600 milioikoa.
Irizpide hautagarriak eta mota horretako isurien gainerako eskakizunak definitzen diren esparru jasangarriko baldintzak inbertitzaileei aurkezteko, eta Euskadiren egoera ekonomikoa azaltzeko, honako dokumentu hau egin zen:
- Basque Government Sustainable Bond 2019 PTO 2019 (PDF, 1 MB)
- Presentation for Investors Sustainable Bond 2019 PTO 2019 (PDF, 1 MB)
Ogasun eta Ekonomia Saileko arduradunek "Road show no deal" bat egin zuten inbertitzaileei Euskadiko ekonomiaren egoera eguneratua jakinarazteko.
2018ko Bonu Jasangarrien Jaulkipena
2018ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko jaulkipen jasangarri bat egin zuen, esparru jasangarria landu eta Sustainalyitcs erakundearen bigarren iritzia lortu ondoren. Bonu-merkatu jasangarriaren garapenean eginkizun garrantzitsua betetzeko politikari jarraikiz, eta finantzaketa arduratsua eta eraginkorra bilatuz, 600 milioiko bonu jasangarrien bigarren jaulkipena egingo du.
Inbertsoreei aurkezpena 2018:
- Euskadi profesional Bonu Jasangarria (PDF, 3 MB)
- Euskadi profesional Bonu Jasangarria ingelesez (PDF, 3 MB)
ZOR PUBLIKOA - RATINGAK - ADIERAZLEAK
Honako lerro hauekin taxutzen du Eusko Jaurlaritzak zorren politika: merkatuak dibertsifikatzea, zorraren kostua ahalik eta gehien murriztea, zorra politika ekonomikoa gauzatuz koordinatzea, eta bigarren mailako balio-merkatuen eraginkortasuna bultzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kreditu-kalifikazioa (rating esaten zaiona) ospe gehien duten hiru kalifikazio-agentzien eskalaren gorenean dago. Subiranoaren zorra baino gorago daukate jarrita hiru agentziek EAEko ratinga. Hona Euskadiko ratingak:
| • Standard & Poor’s: | AA- | ikuspegi egonkorra |
| • Moody’s: | A2 | ikuspegi egonkorra |
| • Fitch: | A+ | ikuspegi egonkorra |
Eta agentziek berriki argitaratutako txostenak ere baditugu:
- Standard & Poor’s: “2024 Standard&Poor`s Martxoa"
- Moody’s: “2025 Moody`s kreditu iritzia”
- Fitch Rating: "2023 Fitch azaroa"
Inbertitzaileentzako aurkezpena:
- Basque Government Sustainable Bondo 2019 PTO 2019 (PDF, 1 MB)
- PRESENTATION FOR INVESTORS Sustainable Bond 2019 PTO 2019 (PDF, 1 MB)
Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko zorraren zifraren bilakaera historikoa, milioi eurotan adierazita:
| URTEA | ZOR BIZIA |
|---|---|
| 2024 | 10.476,73 |
| 2023 | 10.270,33 |
| 2022 | 10.348,46 |
| 2021 | 10.594,32 |
| 2020 | 10.062,03 |
| 2019 | 8.644,82 |
| 2018 | 9.134,28 |
| 2017 | 9.082,19 |
| 2016 | 8.765,24 |
| 2015 | 8.227,24 |
| 2014 | 7.748,24 |
| 2013 | 7.087,73 |
| 2012 | 6.088,50 |
| 2011 | 4.900,29 |
| 2010 | 4.382,10 |
| 2009 | 2.080,75 |
| 2008 | 491,90 |
| 2007 | 301,87 |
| 2006 | 518,38 |
| 2005 | 701,57 |
| 2004 | 932,29 |
| 2003 | 1.048,22 |
| 2002 | 923,09 |
| 2001 | 1.130,18 |
| 2000 | 1.520,83 |
| 1999 | 1.851,39 |
| 1998 | 2.037,41 |
| 1997 | 2.108,33 |
| 1996 | 1.951,62 |
| 1995 | 1.752,63 |
| 1994 | 1.494,96 |
Espainiako Bankuak azkena argitaratu dituen datuak ikusteko esteka daukazue hemen, gehiegizko defizitaren prozeduraren (GDP) arabera kalkulatuta:
- Zorraren taula, autonomia-erkidegoren arabera. Balio absolutuak (PDF, 10 KB)
- Zorraren taula, autonomia-erkidegoren arabera. Zorraren ratioa / BPG (PDF, 10 KB)
Zorraren adierazleak 2024/12/31:
- Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / BPG = 11,6% (estimatua)
- Eskatzeko pasiboa (GDParen arabera) / Biztanle kopurua = 4.676 euro, biztanleko.
- EAEren zorra / EAEren aurrekontua 2023 = 69,71%.
Azken aldaketako data: