Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Itzuli beharrik gabeko laguntzak eta partikularrentzako interes-subsidiazioa duten mailegu kualifikatuak irisgarritasunaren berariazko osagairako, eta mailegu kualifikatuak birgaitze integral eta efizienterako diren erkidegoen obretarako (3. LERROA), etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan.

Deskribapena


Xedea

  • Mailegu kualifikatuak birgaitze integral eta efizienteko obra komunitarioetarako
  • Itzuli beharrik gabeko laguntzak eta mailegu kualifikatuak, partikularrentzako intereseko subsidiazioarekin, irisgarritasunaren berariazko osagairako

Nori dago zuzenduta


Jabekideen komunitateak

Eskakizunak:

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak proiektuari onespen teknikoa emandakoan eskatu ahal izango dira birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako mailegu kualifikatuak, baita irisgarritasuna sustatzeko osagai espezifikorako itzuli beharrik gabeko laguntzak eta partikularrentzako interes-subsidiazioa duten mailegu kualifikatuak ere.
  • betebeharrak

  • Bateraezintasunak

  • Birgaitzeko jarduera babestuen titularren eta birgaitzeko finantza-neurriak baliatzen dituzten jabeen erkidego onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0048214

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Mailegu kualifikatuak eta irisgarritasunaren osagai espezifikorako interes-tasen subsidiazioa eskatzen duten pertsona fisikoek bakarrik egin ahal izango dute eskabidea aurrez aurre.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk