Osasun Saila

Zer da jarduera fisikoa?

Zer da jarduera fisikoa?

Jarduera fisikoa energia kontsumitzen duen gorputzaren edozein mugimendu boluntario da. 

Hablamos de:

Pertsona bat kirola egiten
  • Eguneroko jarduera fisikoa: gorputz-mugimendua dakarten jarduerak dira, eta jolas-uneetan, lanean, mugikortasun aktiboko moduetan, etxeko lanetan eta aisialdiko jardueretan egiten direnak.
  • Ariketa fisikoa: egoera fisikoa hobetzeko edo mantentzeko egiten den gorputz-mugimendu planifikatu, egituratu eta errepikakorra (martxa nordikoa, aerobika, yoga, taichia, etab.).
  • Kirola: ariketa fisiko parte-hartzaile, programatu eta antolatua, egoera fisikoa hobetzeko, harreman sozialak garatzeko edo edozein mailatako lehiaketetan (boleibola, igeriketa, saskibaloia, tenisa, etab.) emaitzak lortzeko egiten dena.

Aukera guztiek eragiten dituzte onurak osasunean, beraz, ez da ezinbestekoa gimnasio batera joatea edo lehiaketa-kirol bat egitea pertsona aktiboa izateko.

Gure eguneroko bizitzan jarduera txikiak sartzeak pertsona aktiboagoak izaten eta bizimodu osasungarriagoa egiten lagunduko digu:

  • Eskailerak erabili, igogailuaren ordez.
  • Autoa utzi, eta oinez edo bizikletaz ibili.
  • Dagokigun autobus-geltokian ez, baizik eta aurrekoan jaitsi.
  • Etxeko lanak egin (oheak egin, erratza pasatu edo leihoak garbitu).
  • Lorazaintza lanak egin (lurra mugitu, belarra moztu, zuhaitzak inausi…).
  • Eguneko uneren batean oinez ibiltzera atera, nahiz eta aurreikusita ez egon.
                          EGUNEROKO BIZITZAN PERTSONA AKTIBOAK IZATEAK OSASUN HOBEA IZATEN                                                                              ETA HOBETO SENTITZEN LAGUNTZEN DIGU

Azken aldaketako data: