Jarduera fisikoa bizitzaren etapetan
Osasun publikoko gomendioak herritar guztiei zuzenduta daude, sexua, testuinguru kulturala edo egoera sozioekonomikoa bereizi gabe. Gaixotasun kronikoak, desgaitasuna, haurdun dauden emakumeak edo erdiberriaroan daudenak ere sartzen dira. Gomendio horiek pertsona bakoitzaren gaitasun, behar eta egoera indibidualetara egokitu behar dira.
Etapa honetan, jarduera fisikoa ingurune desberdinetan eta material desberdinekin jolastean datza.
Jarduera fisikoak etapa honetan laguntzen du:
- Lokomozio-aparatu osasuntsua garatzen (hezurrak, giharrak eta artikulazioak).
- Sistema kardiobaskular osasuntsua garatzen (bihotza eta birikak).
- Sistema neuromuskularra kontrolatzen (koordinazioa eta mugimenduak)
- Gorputz-pisu osasuntsua izaten.
- Autokonfiantza, integrazioa eta gizarte-interakzioa indartzen.
- Eskolan errendimendu hobea izaten.
0-5 urte bitarteko haurrentzako gomendioak:
Jarduera fisikoa bultzatu behar da jaiotzatik, jolas gainbegiratuen bidez, ingurune seguruetan, lurzoruan eta uretako jarduera egokiekin.
Egunean gutxienez 3 orduko jarduera fisikoa egin behar dute, intentsitate desberdinak konbinatuz egunean zehar.

Etapa honetan, jarduera fisikoa jolastea, kirola egitea eta eguneroko bizitzan modu aktiboan mugitzea da.
Etapa honetan jarduera fisikoak lagunduko du:
- Lokomozio-aparatu osasuntsua garatzen (hezurrak, giharrak eta artikulazioak).
- Sistema kardiobaskular osasuntsua garatzen (bihotza eta birikak).
- Sistema neuromuskularra kontrolatzen ikasten (mugimenduak koordinatzen eta kontrolatzen).
- Gorputz-pisu osasuntsua izaten.
- Autokonfiantza, integrazioa eta gizarte-interakzioa indartzen.
- Eskolan errendimendu hobea izaten.
6-17 urte bitarteko gazteentzako gomendioak:
Egunean gutxienez 60 minutuz jarduera fisikoa egitea gomendatzen da, intentsitate moderatutik bizira, ahal dela aerobikoa.
Astean gutxienez 3 egunetan, muskuluak indartzeko eta hezur-masa hobetzeko ariketa biziak izan beharko lituzke jarduerak.

Zergatik da garrantzitsua aktibo mantentzea?
Etapa honetan jarduera fisikoa egiteak lagunduko du:
- Hiltzeko arriskua murrizten, arrazoi hauengatik:
- Kardiopatia koronarioa
- Hipertentsioa
- Istripu zerebrobaskularrak
- 2 motako diabetesa
- Koloneko eta bularreko minbizia
- Depresio-arriskua murrizten.
- Aldaka edo bizkarrezurra hausteko arriskua murrizten.
- Bihotz-arnasketako eta muskuluetako funtzioa hobetzen.
- Pisu osasungarria eta gorputz-konposizio egokia izaten.
18 eta 64 urte bitartekoen gomendioak:
Astean honako hauek egin, gutxienez:
- 150 minutu (2 ordu eta erdi) eta 300 minutu (5 ordu) artean, jarduera fisiko moderatua.
- Edo 75 minutu (ordu eta laurden) eta 150 minutu (2 ordu eta erdi) artean, jarduera fisiko bizia.
- Edo aurreko bi horien konbinazio bat.
Astean bitan edo gehiagotan, gihar-multzo handiak indartzeko jarduerak sartzea komeni da.

Gomendio orokorrak
Astean honako hauek egin, gutxienez:
- 150 minutu (2 ordu eta erdi) eta 300 minutu (5 ordu) artean, jarduera fisiko moderatua.
- Edo 75 minutu (ordu eta laurden) eta 150 minutu (2 ordu eta erdi) artean, jarduera fisiko bizia.
- Edo aurreko bi horien konbinazio bat.
Astean bitan edo gehiagotan, gihar-multzo handiak indartzeko jarduerak sartzea komeni da.
Astean hiru aldiz edo gehiagotan orekari eta koordinazioari lehentasuna emango dioten jarduerak sartzea komeni da, gaitasun funtzionala hobetzeko eta erorikoak saihesteko.

Azken aldaketako data: