Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2015eko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2811

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Ogasun eta Finantza sailburuari eskuordetzeko UPV/EHUko hiru campusetako sareko telekomunikazio zerbitzuak (2, 3 eta 4 loteak) 2016 eta 2017 urteetarako kontratatzeko eskumena.

1998ko uztailaren 28ko saioan, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordeak proposatuta, Telekomunikazioetako Administrazio Sare Korporatiboaren definizioari buruzko erabakia hartu zuen.

Erabaki horren azalpenean, Administrazio Sare Korporatiboari dagokionez, hauxe adierazi zen:

«Horregatik, honela definitu da Administrazio Sare Korporatiboa: administrazioak eskatzen dituen telekomunikazio zerbitzuen kudeaketa zentralizatuaren zentzuzko eremua finkatzen duen sarea.

Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioetako organo, higiezin eta zerbitzuei dagokienez, definizio dinamiko gisa ulertu behar da; oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organiko eta fisikoen araberako bilakaera izango du».

Erabakiak berak aurreikusten duenez, Administrazio Sare Korporatiboa irizpide hauei jarraituz osatuko da unean-unean:

– Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste eraikin batzuetan dauden sailek eta erakunde autonomoek osatuko dute sarea.

– Sare horretatik kanpo utziko dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sare poliziala, judiziala, sanitarioa eta hezkuntzakoa ere.

– Hala eta guztiz ere, aipaturiko sare sektorial horiekin lotura duten administrazio zerbitzu batzuk sare horretan sartuko dira, baldin eta dokumentazioaren, ekonomiaren edo giza baliabideen alorrekoak diren informazio sistema komun edo orokorrean eragina badute, sistema horien datu mugimenduari dagokionez.

– Halaber, sare hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko edo beste Administrazio Publiko batzuetako beste sare batzuekin lotzeko erabakiak Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartuko ditu –salbuespena izango da sare poliziala–.

– Sareen kudeaketaren ardura duten organoek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiltzen badute, telekomunikazio sare horien kudeaketa egiteko, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin hartzen dituzten erabakiei jarraituko diete, baita sail horrek izenpetutako hitzarmenen eremuan hartutako erabakiei ere.

1998ko uztailaren 28ko erabakiak Telekomunikazioetako Administrazio Sare Korporatiboa definitu zuen, eta telekomunikazioen arloko kontratazioak sare sektorialetara zabaltzeko aukera ekarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak adierazten duen bidea erabiliz. Artikulu horretan ezarritakoarekin bat, aukera hori gauzatzeko beharrezkoak dira hitzarmenak, baldintza espezifikoak administrazio baldintzen orrietan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean horretarako aurreikusitako formula bereziak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aukera guztiak aztertu ondoren, ikusi da kontratazioak sare sektorialetara zabaltzeko biderik egokiena dela eskumenak eskuordetzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako moduan.

Ildo horretatik, telekomunikazio zerbitzuen kudeaketaren hazkundeak eta garapenak, hurrengo kontratazio bat aurreikusita, zerbitzua ondo bereizitako bi zatitan banatzea aholkatzen du.

Zati bat kontratuen prestakuntza, izapide eta esleipenekin zerikusia duten jarduerek osatuko dute, baita kontratu horien aldaketak, interpretazioak eta amaierak ere. Jarduera horiek kontratazioaren muina dira, zeinahi delarik ere sarea.

Bigarren zatia kontratuaren kudeaketari dagokio beren beregi, bai alde materialari, bai aurrekontuei; sare desberdinek kudeaketarako dituzten titularren zeregina izango da hori.

Lehen aipatutako arloko telekomunikazio zerbitzuen kontratazioa aurrera eramateko formula egokia honako hau da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeari buruz aurreikusten dena. Honela dio artikulu horrek:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 12. artikuluan ondokoa dio eskumenei buruz: eskumenari ezin zaio uko egin, eta eskumena berena duten administrazioko organoek baliatuko dute, baldin eta, lege honetan zein beste batzuetan ezarritako moduan, eskuordetzan ematen ez bada edo goragokoak eskumena bereganatzen ez badu.

Kudeatzeko gomendioak, izenpea eskuordetzan emateak edo ordezkotzak ez dute eskumenaren titulartasuna aldatzen; aldatzen dituzte, ordea, eskumen horretaz baliatzeko kasuan-kasuan aurreikusten diren elementuak.

Lege horretako 13. artikuluan, bestalde, ondokoa dago jasota: herri administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.

Eraginkortasuna eta arrazoi teknikoak oinarri hartuta, egoki eta beharrezkotzat jotzen da Eusko Jaurlaritzak izapidetuko duen lizitazioko baldintzekin bat egitea, arauek herri administrazioei beren eskumenak betetzeko eskura jartzen dizkieten tresnen bidez.

Horrela, bada, aintzat hartuta 192/2013 Dekretuko 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantza Sailari kontratazioaren arloan ematen dizkion eskumenak, eta, kontuan izanda Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuak eta 2013ko urtarrilaren 30eko Erabakiak (gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzekoak) ezarritakoaren arabera errektoreari dagokiola kontratazio arloko ahalmenak erabiltzea, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantza sailburuari eskuordetzea UPV/EHUko sareko telekomunikazio zerbitzuak 2016 eta 2017 urteetarako kontratatzeko eskumena.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 LEDn zehaztutako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio.

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren prerrogatibak, aldaketa, azkentzea, lagatzea eta azpikontratazioa, orokorrean Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen IV. liburuan jasotakoak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Kontratazio organoari dagozkion gainontzeko eskumenak eta, bereziki, emandako zerbitzua behar bezala burutu dela ziurtatzeko ahalmena eta horren ordainketa agintzekoa, eskuordetza eman duen organoaren kargu geratuko dira.

III.– Zerbitzuak UPV/EHUko sarean emango dira.

IV.– Ebazpen hau indarrean sartuko da sinatzen den egunaren biharamunean.

Leioa, 2015eko ekainaren 17a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.


Azterketa dokumentala