Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5637

IRAGARKIA, 20A001-38-2013 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2013ko abenduaren 12an emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Prozeduraren titularra Belle Epoque, S.L. da, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Izapidetutako espedientearen gaineko egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek horren berri izan dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta interesdunei egindako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:

Interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu daitezke, Donostiako Easo kaleko 10.ean, bost eguneko epean, hain justu ere ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko; eta agertzen direnetik aurrera hamabost eguneko epearen barruan, egoki irizten dien alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala