Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5629

EDIKTUA, 1085/13 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1085/13 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Caldereria del Norte, S.L.

Abokatua: Ignacio Marques Barrena.

Prokuradorea: Sanchez.

Demandatua: Construcciones Hierro Lopez de Arbina, S.A.

Gaia: kanbio-judizioa.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, 2013-11-22an, zeinaren xedapenak hauek baitira:

XEDAPENAK

1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da. Alderdi betearazle den Caldereria del Norte, S.L.ren alde gauzatuko da, eta Construcciones Hierro Lopez de Arbina, S.L. alderdi betearaziaren aurka.

Betearazpena betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da.

Egindako aurreneurrizko enbargoak behin betiko bilakatzen dira.

3.– Ondoko zenbatekoak direla-eta abiarazten da betearazpena: 3.572,55 euro, tronkoarenak, eta 1.050 euro, berandutza-interes, gastu eta kostuenak, alde batera utzi gabe ondorengo likidazioa.

4.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Construcciones Hierro Lopez de Arbina, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala