Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5625

EDIKTUA, 39/13 behin-behineko neurriei buruzko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 39/13 behin-behineko neurriak.

Demandatzailea: Jacqueline Maria Acaro Martin.

Abokatua: Carlos Zaldua Azurmendi.

Prokuradorea: Alvarez.

Demandatua: Jorge Luis Morocho Pauta.

Judizio horretan, 2013-11-26an autoa eman zen, eta honakoak dira bere erabakiak:

ERABAKITZEN DUT:

Prozedura nagusiarekin batera, behin behineko ondorio eta neurri hauek onartzea:

1.– Zaintza eta jagoletzaren gaineko erregimena. Seme adingabea Jacqueline María Acaro Marín andrearekin eta haren babespean geratuko da.

2.– Guraso-ahalaz baliatzea. Guraso-ahala erdibana izaten jarraituko dute aitak eta amak. Guraso biek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokiena duten komunikazio-bidea hautatu beharko dute; hala egin ondoren, errespetatu eta bete egingo dute. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea, eta ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Zaintza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, semearen tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Semearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.

3.– Bisita-erregimena, komunikazioak eta bisitak. Seme adingabearekiko aitaren egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimenik ez da ezartzen, baina horrek ez du eragotziko, adingabekoaren alde, amak eta aitak libreki erabakitzen dutena; eta guraso biei eskatzen zaie akordioak egin ditzatela.

Akordiorik ez bada, ez da finkatuko erregimen subsidiariorik, eta gerora aitak eskatu beharko du egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena ezartzea; betiere, kontua izanik aitaren adingabekoaren arten luzaroan izandako komunikazio-eza eta adingabekoaren interesen alde eginez.

4.– Elikadura-pentsioa. Jagoletza ez duen gurasoak seme adingabekoaren mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte. Pentsio hori hilean 250 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio jagoletza duen gurasoari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean –abendutik abendura– izan duen aldaketarekin bat etorriaz, eta urtarrilaren batetik harako ondorioekin, 2015. urtean hasita.

Jagoletza ez duen gurasoak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean semeak dituen aparteko gastuak erdi bana ordainduko dituzte aitak eta amak, betiere ados badaude eta agiri bidez hala egiaztatzen badute; adostasunik ez bada, bai kasuan batean eta bestean, epailearen aldez aurretiko baimena beharko da. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion aseguru pribatuan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

5.– Estatuko lurraldetik ateratzeko debekua. Lurralde nazionaletik ateratze galarazteari dagokionez, auzi-jartzaileak aurkeztutako uzia ez da bidezkoa.

Hemen hitzartutako ondorio eta neurriak indarrik gabe geldituko dira, epai baieslean adierazitakoak haien ordez ezartzen direnean, edo prozedura nagusiari beste bide batetik amaiera ematen zaionean.

Ebazpen hau betearazteko aldian, alderdiek bete beharrekoak bete ezean, ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko beharrezko bermeak eta kautelazko neurriak hartuko dira (Kode Zibila, 103.3 artikulua).

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta Fiskaltzari, eta jakitera eman ebazpen horren aurka ez dagoela errekurtsorik (PZL, 771.4 artikulua).

Hala agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Jorge Luis Morocho Pauta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2013ko azaroaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala