Gizarte langilea
Gipuzkoa
— Oinarri unitateetan gizarte arazo mota guztiak hartu, balioestera zein udal laguntzak bideratzea programa jakin batean sartzeko proposamenaren bidez.
— Oinarri unitateetara heltzen diren banako arazoak hartu eta aholku ematea eta behar izanez gero beste udal zerbitzuei eta kanpoko erakundeei datu osagarriak eskatu edo lagunaren -etxean bertan egonda eskuratzea.
— Pertsona bakoitzaren egoera aztertu, diagnostikatu eta, bidezkoa izanez gero, programa jakin bati atxikitzea, programa bakoitzaren arauak kontuan izanik.
— Lagun bakoitzaren gaineko txostenak prestatu eta beharrezko tramiteak egitea.
— Orobat, lanpostuko gaitasunaren arabera agintzen dizkioten beste zeregin batzuk, aurrekoez gain.
Gizarte Laneko diploma titulua edo gradu baliokidea edukitzea. Atzerrian lortutako titulua aurkeztuz gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.
Europako Erreferentzia Markoaren C-1 gaitasun maila (EGA, IVAPeko 3.HE, HABEren 3. Maila- Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundean euskaraz lan egiten dugu) egiaztatzea, hautaketa prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo indarreko araudiaren arabera eskatutako hizkuntza eskakizuna frogatu edo baliozkotuko duen dokumenturen bat aurkeztuz.
Gizarte langilearen lanpostuak adingabeekin baliteke aritzea, beraz, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa.
Nazionalitatez, espainiarra izatea. Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta probetan parte hartu ahal izango dute, nazionalitate espainiarra duten pertsonen baldintza berberetan:
a) Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.
b) Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna dunaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, inoren mende bizi badira.
c) Europar Batasunak egin dituen, Espainiak berretsi dituen eta langileen zirkulazio librea dakarten nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartuta dauden pertsonak.
Hala ere, a), b) eta c) letretan ezarritako kasuetakoren batean sartuta dauden pertsonek ezin izango dute enplegu publiko hauetara sartu: zuzenean edo zeharka botere publikoa egikaritzen parte hartzea edo Estatuaren edo Administrazio publikoaren interesak babestea helburu duten eginkizunetan parte hartzea dakarten enplegu publikoetara. Halakoetan, enplegu publikoetara sartzeko ezintasuna berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.
16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Hala ere, gutxienez 18 urteko adina izatea eskatu ahal izango da agintea erabiltzea dakarten edo osasunerako arriskutsu diren eginkizunak dituzten gorputz eta eskaletara sartzeko. Halakoetan, gutxienez 18 urteko adina izan beharra berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.
Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta probak gainditutakoan, mediku azterketa eginez.
Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
Parte hartzeko eskabideak Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundeko presidenteari zuzenduko zaizkio. Eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira eskariak. Eredu hori Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundearen bulegoetan emango da (helbidea: Sandiusterri kaleko 1. zenbakia). Era berean, parte hartzeko eskabidearen inprimakia eskuragarri izango da Udalaren webgunean: www.hernani.eus.
GAI ZERRENDA OROKORRA
1. gaia. 1978ko Konstituzioa.
— Atariko titulua.
— I. tituluko II, IV eta V. kapituluak.
Eskubide eta askatasunak. Askatasun garantia eta oinarrizko eskubideak. Eskubide eta askatasunen etendura.
2. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea.
— Atariko titulua: Xedapen orokorrak.
— I eta II. tituluak. Interesdunak. Administrazio Publikoen Jarduera.
3. gaia. Administrazio Prozedura. 39/2015 Legea.
— III. Titulua. Administrazio Egintzak.
— IV. Titulua: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko xedapenak.
4. gaia. Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Erakundearen Estatutuak
5. gaia. Hernaniko Udaleko alkatea eta zinegotziak. Gobernu taldeko kideak, alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak.
6. gaia. Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregulatzailea: Udal errolda; herritarren eskubideak eta betebeharrak (15. artikulutik 18 artikulura)
7. gaia. Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregulatzailea: Udal langileak (89. Artikulutik 104 artikulura)
8. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua.
— II. titulua. Herri Administrazioen zerbitzuan diharduten langileak.
— III. tituluko I. kapitulua. Enplegatu publikoen eskubideak.
— III. tituluko VI. kapitulua. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.
— Título VII. Régimen disciplinario.
9. gaia. Datuak babestea: 15/1999 Lege Organikoa.
— I. eta II. tituluak. Xedapen Orokorrak.
Datuak babesteari buruzko printzipioak.
10. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea.
— I. titulua, II. eta III. kapituluak.
11. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, - otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
— Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.
12. gaia. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
— I. kapitulua. Xedea eta aplikazio eremua.
— III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
BERARIAZKO GAITEGIA
1.- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Xedapen Orokorrak (1.-13.artikuluak). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak (14-26 artikuluak). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolamendua (27.-32. artikuluak). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren planifikazioa (33-38 artikuluak). Herri Administrazioen eskumenak (39.- 42. artikuluak). Administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa (43.-46. artikuluak). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren finantzazioa (54-58 artikuluak). Ekimen pribatuaren esku hartzea (59.- 60. artikuluak).
2.- 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzekoa.
3.- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa eta I. ERANSKINA (Zerbitzuei eta prestazio ekonomikoei buruzko fitxak). Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapa (3.-17. or.).
4.- 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa, I. ERANSKINA (Fitxa sozialaren eredua) eta II. ERANSKINA (Diagnostikoa: II.a atala).
5.- Gizarte Langintzako Diplomatuaren deontologia kodea. Gizarte Langintzako Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
6. Gizarte Lana: kontzeptua, oinarriak, helburuak, egitekoak eta printzipioak.
7. Gizarte Laneko metodologia, indibiduala-taldekoa-komunitatekoa. Azterlanaikerlana, gizarte diagnostikoa, plangintza, exekuzioa – jarraipena eta ebaluazioa.
8. Eredu kontzeptua gizarte lanean, ereduaren kontzeptualizazioa eta egitura gizarte lanean, gizarte lanean esku hartzeko hainbat eredu.
9. Lehen mailako eta bigarren mailako arretako Gizarte Zerbitzuak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. Definizioa, desberdintasunak eta jarduera eremuak (Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 legearen 27., 28., 29. eta 30.artikuluak). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako lehen mailako arretako gizarte langile batek ematen eta gauzatzen dituen prestazio teknikoak: 12/2008 Legea (14. eta 15.artikuluak) eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzu zorroari buruzko 185/2015 Dekretua (III.eranskina: Prestazio teknikoen definizioak).
10. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako arreta eta esku hartze eredua. Esku hartzeko oinarrizko prozedura, erreferentziazko profesionala, kasuaren arduraduna, arreta plan pertsonalizatua (Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legearen 8. eta 19. artikuluak).
11. Elkarrizketa Gizarte Lanean: kontzeptua, sailkapenak, gizarte langilearen jarrerak elkarrizketan, elkarrizketaren estiloa, elkarrizketatzeko prozesuaren egitura. Etxez -etxeko bisita: kontzeptua eta motak.
12. Gizarte lanerako oinarrizko tresnak: Gizarte Historia - Gizarte Txostena – Genograma – Elkarrizketen erregistroa – Jardueren erregistroa. Definizioa eta eginkizuna.
13. 4/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.
14. 39/2006 legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: Atariko titulua, 6. artikulua eta 13.-31. artikuluak.
15. Mendetasuna balioesteko baremoa: 174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, 39/2006 Legeak ezarritako mendetasuna baloratzeko baremoa onestekoa: artikulu bakarra eta lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriak.
16. Desgaitasuna: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena (1.-7. eta 48.-52. artikuluak). 1971/1999 Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (1.-4. eta 9.-12.artikuluak, eta lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriak).
17. 13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.
18. Telelaguntza Zerbitzu Publikoa; 144/2011 Dekretua, ekainaren 28koa (1.-12.artikuluak).
19.- 25/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko abenduaren 14ko 39/2016 Legeak ezarritako prestazio ekonomikoak arautzekoa.
20. 7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena (1.-10.artikuluak eta xedapen gehigarria).
21. 15/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa (1.-17. artikuluak eta xedapen gehigarria).
22. 12/2015 Foru Dekretua, apirilaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonek egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera arautzen duena (1.-8. artikuluak).
23. Hernaniko Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen 2018 udal erregelamendua.
24. Hernaniko GIZARTE-BAZTERKETA EGOERAK PREBENITU, SAIHESTU EDO ARINTZEKO BAKARKAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO araudia (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 33 zkia., 2018ko otsailaren 15)
25. EAEko adineko pertsonenganako tratu -txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura. EAEko adineko pertsonenganako tratu -txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2015 (9.-15. eta 18.-26. orriak).
26. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, adingabearen babes juridikoari buruzkoa: I. titulua, III. kapitulua (11.-22.artikuluak).
27. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa: I. titulua, II. titulua: Oinarrizko eskubideak (9.-17.artikuluak). Erakundeen arteko elkarlana (21.artikulua). Administrazioak hezkuntzaren arloan jarduteko printzipioak (24. eta 25. artikuluak). Gizarte integraziorako eskubidea (40.-44. artikuluak). III. titulua (48.-63. artikuluak).
28.-26/2015 Legea, uztailaren 28koa, haur eta nerabeen babes sistema aldatzekoa: Lehen artikulua (6.-21. modifikazioak).
29. Gizarte esku hartzea babesgabetasun egoeran diren gazteekin eta haien familiekin. Hartzaileak. Udal eta foru mailako esku hartze konpetentziak, eginkizunak eta baliabideak. Guía de actuación en situaciones de desprotección infantil (Haurren babesgabetasun egoeren aurrean jarduteko gida). Gipuzkoako Foru Aldundia. Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua. 2004. Koordinatzailea: M. I. Arruabarrena.
30.-Arrisku eta babesgabetasun egoerak. Definizioa. Larritasuna balioesteko prozedura eta irizpideak. Larritasun mailak eta ondoriozko jarduna. 152/2017 DEKRETUA, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duena. I. zatia: Arrisku- eta desanparo-egoerak: Definizioa eta larritasun mailak. II. zatia: Arrisku- eta desanparo-egoerak: Larritasunaren balorazioa. Arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko irizpide orokorrak eta prozedura.
31. Haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko prozedura: harrera, ikerketa, ebaluazioa eta esku hartzeko planaren diseinua eta exekuzioa. Guía de actuación en situaciones de desprotección infantil (Haurren babesgabetasun egoeren aurrean jarduteko gida). Gipuzkoako Foru Aldundia. Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua. 2004. Koordinatzailea: M.I. Arruabarrena. Esku hartze prozesuaren deskribapena.
32. 85/2018 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena
33. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. III. titulua, VII. Kapitulua.
34. 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: I. titulua, II. titulua eta V.Titulua.
35. Genero indarkeria. Kontzeptua eta emakumeen aurkako indarkeria motak. Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioak. Emakumeen aurkako indarkeria EAEn Amaierako txostena. 2015eko abendua. Emakunde. Emakumeen Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritza.
36. Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn. Esku hartzeko baliabideen eta zerbitzuen mapa. Prebentzio eta hezkuntza izaerako erakundeen erantzunak. Emakumeen aurkako indarkeria EAEn. Amaierako txostena. 2015eko abendua. Emakunde. Emakumeen Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritza.
37. Indarkeria hautematea eta indarkeria adierazleak. Gizarte Zerbitzuen esparruan etxeko indarkeriaren eta sexu indarkeriaren biktimekin jarduteko protokoloa. Gizarte esku hartzea. Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida. Emakunde. Gasteiz, 2006. Bigarren zatia: Etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta.
38. Erakunde arteko koordinazioa eta lankidetza genero indarkeriaren biktimen arreta eraginkorra izateko. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. akordioa. Emakunde. Emakumeen Euskal Erakundea. Gasteiz, 2009.
39. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzekoa: I.titulua, xedapen orokorrak (1.-10. artikuluak), II.titulua, I. kapitulua, prestazio ekonomikoen ezaugarriak (11.-51. artikuluak).
40. Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duena.
41. Eguneko arreta zerbitzuaren araudia. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 238 zkia., 2018ko abenduaren 12)
42. Etxegabeei buruzko ETHOS sailkapena.
43. Gizarte bazterketaren kontzeptua. 385/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena. Kontuan izan behar da erreferentziazko araudietan aldaketak gerta daitezkeela eskabide orriak aurkezteko epea bukatu bitartean.
44. Gizarte Bazterketaren Diagnostikoa eta Balorazioa egiteko Tresna Tekniko Bateratua. Gizarte Bazterketaren Diagnostikoa eta Balorazioa egiteko Tresna Tekniko Bateratua. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (ez tresna bere osotasunean, baizik eta Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eginiko 12 orriko dokumentuko deskribapen laburtua bakarrik).
45. Gizarte-Lojamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantza (GAO 41 zkia. 2011ko martxoaren 2a)
46 6/2016 LEGEA, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa
47. 1/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa. 6 TITULUA 1.KAPITULUA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOEN ARTEKO ANTOLAMENDUA ETA KOORDINAZIOA 48. 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzetxartela arautzen duena.
48. 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzetxartela arautzen duena.