HITZARMEN KOLEKTIBOA

Agiri-ereduen bankua

Hitzarmenaren garapena

Hitzarmenaren atal honetan parte-hartzaileek adostutako gai guztiak azaltzen dira.
Hitzarmenak arautuko dituen gaiak sailkatu egiten dira atal nagusi batzuen arabera. Atal nagusi hauek, "titulua" edo "kapitulua" izena hartzen dute. Bakoitzean artikulu batzuk zehazten dira, lanaren, langileen eta lantegiaren gaiak arautuz. Artikulu guztiek aurrean zenbaki bat edukiko dute.

Orain, titulu nagusiak zeintzuk diren azalduko dugu, nahiz eta hitzarmen guztietan denak ez ageri, edo ordena ezberdinean garatu.

I. TITULUA: Xedea, eremua eta iraunaldia

Honetan, hitzarmenaren misioa zein den zehazten da, baita arautuko dituen eremuak eta indarrean egongo den aldia ere.

II. TITULUA: Lana antolatzeko arauak

Bigarren tituluan edo kapituluan, enpresan edo sektorean jorratzen den lana nola antolatzen den argitzen da.

III. TITULUA: Oporrak, baimenak eta lizentziak

Langileek oporrak, baimenak eta lizentziak hartzeko duten eskubideari buruz dihardu.

IV. TITULUA: Eszedentziak eta lan-kontratua etetea.
Hitzarmenak bere gain hartzen dituen langileek eszedentziak eskatzeko duten eskubidea azaltzen da. Bestetik, lan-kontratua eteteko prozesua zein izango den argitzen da, kontratatzaileak eten zein langileak.

V. TITULUA: Diziplina arauak

Izenak argi adierazten duenez, atal honetan diziplinarekin lotutako gaiak argitzen dira: hutsegiteak, zigorrak...

VI. TITULUA: Prestakuntza eta lan-hobekuntzak

Langileek prestakuntza jasotzeko eskubideaz eta beren lanpostuetan hobekuntzak egiteko aukeraz aritzen da atal hau.

VII.TITULUA: Lan-arriskuen prebentzioa

Lantokia leku segurua izateko neurriak eta arauak aztertzen dira puntu honetan.

VIII.TITULUA: Soldata-egitura

Azkenik, hitzarmen gehienetan, soldaten taula txertatzen da. Bertan lan-kategoria bakoitzari dagozkion soldata, arrisku-plusa, antzinatasun-plusa eta gaueko lanaren plusa zehazten dira, besteak beste.

 

Aipatu den bezala, beste titulu batzuk egon daitezke, lan-esparru bakoitzak eskatzen dituenak, hain zuzen ere. Dena den, atal honetan azaldutako guztiak oso orokorrak dira eta hitzarmen kolektibo gehienetan ageriko dira.

Azken eguneratzea: 2007/03/22