HITZARMEN KOLEKTIBOA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Hitzarmen kolektiboa langileen ordezkariek eta enpresarien ordezkariek sinatzen duten agiri luzea da, lan esparru zehatz baten lan baldintzak eta produktibitatea zehazteko. Behin onartuta, denbora luzean egoten da indarrean, eta pertsona askok erabili eta kontsultatuko dute. Beraz, argia, zehatza eta ulerterraza izango da, betiere, dagokion formaltasun maila gordez.
Edozein erabiltzailek informazio jakin bat bilatzekotan, modu erraz eta argian aurkitu ahal izateko, hitzarmenaren atal ezberdinak nabarmentzen dira, kapituluak esaterako, formula batzuez baliatuta: letra lodia edo etzana erabili, letraren tamaina aldatu... Horrela, bilaketa askoz errazago eta erosoago egingo zaio erabiltzaileari.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Esan dugun bezala, hitzarmen kolektiboa testu luzea da. Inoiz, zutabeka antolatuta agertuko zaizkigu, agiri gehienetan ikusi dugun moduan. Hau ez da, dena den, formularik erabiliena, ez baita oso egokia hain luzea den testua zutabeka aurkeztea. Gehienetan, hitzarmenaren bertsio biak egingo dira, bata euskara hutsean eta bestea erdaraz. Azken honetan, hala ere, euskararen erabileraren alde egitearren, zilegi da hitz batzuk euskaraz ere agertzea. Adibidez, izenburua, tituluak...

 

Azken eguneratzea: 2007/03/22