
191. zk., 2026ko urriaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4132
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. enpresak proiektu honen barruan egindako proposamena: «Aldaketak 3035-1 Irun – Zirkunbalazioa 1 eta 2 zirkuitua aireko linean, korronte zuzeneko 30 kilovoltiokoa, 9024N euskarritik 9027 euskarrira bitartean». Erref.: (P2026/009609-CNC). Proposamenaren arabera, itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunak okupatuko dira, eroanbide elektrikorako kanaleta bat atxikiz Dunboa kanalaren gaineko zubi bati.
Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeak 74. artikuluan eta Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuak 152. 8.a artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako baimen-eskaera jendaurrean jartzen da hogei (20) egun baliodunez; epe horren barruan, espedientea osatzen duten agiriak kontsulta daitezke eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkeztu.
Dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke:
Eskuragarri egongo da herritarrentzat, halaber, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Gipuzkoako Zuzendaritzaren bulegoetan (Kaiko pasealekua, 23, 1. solairua, 20003 Donostia).
Alegazioak eta oharrak, hala badagokio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS