Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2026ko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3480

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 21ekoa, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «Pimiento de Gernika / Gernikako Piperra» adierazpen geografiko babestuaren baldintzen agiria aldatzeko eskaera.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko otsailaren 5ean, «Pimiento de Gernika / Gernikako Piperra» Batzorde Profesionalak eskatu zuen adierazpen geografiko babestuaren baldintzen agiria aldatzeko. Ondoren, 2026ko otsailaren 17an, eskaerarekin batera, lehenengo aldaketa hasi zen, orain izapidetzen ari den behin betiko dokumentura iritsi arte.

Bigarrena.– Aldaketa eskaerak produktua lortzeko moduarekin zerikusia duen alderdi bati eragiten dio, zehazki, gehitu den ekoizpen-sistema bati. Ekoizpen-sistemen barruan ekoizpen ekologikoa sartzea da kontua, faltan sumatzen baitzen; izan ere, nekazaritzako elikagaien kudeaketa eta ekoizpen-sistema bat da, nekazaritza-ingurumeneko jardunbide onenak bateratzen dituena, biodibertsitate eta natura-baliabideen babes-maila handiarekin batera, eta koherentzia osoa duena baldintza-agirian jasotako errespetuzko teknikekin.

Proposatutako aldaketak ez dio eragiten 2024/1143 (EB) Erregelamenduan, zehazki, 3.artikuluan aipatutako kasuetako bati ere, eta, beraz, proposatutako aldaketa txikitzat jo behar da. Helburu bakarra du: orain arte sartu ez den ekoizpen-sistema bat sartzea. Aldaketa horrek ere, ez dio eragiten dokumentu bakarrari, ez baita inolako aldaketarik egin behar dokumentu honen barruan. Baldintza-agiriaren aldaketa horrekin, ekoizpen ekologikoa barne, produktu osasungarriagoa eta kalitate handikoa lortzeko modua baino ez da bilatzen, sintesi-kimikorik erabili beharrik gabe, eta, horrekin guztiarekin, ingurumena, biodibertsitatea eta ziklo naturalak errespetatuz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko, 3/1979 Lege Organikoaren 10.27 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio jatorri-deituren eta publizitatearen gaineko eskumen esklusiboa, Estatuarekin lankidetzan.

Era berean, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarenak dira, 18/2024 Dekretuaren 19. artikulua garatuz (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu, eta aldatzen dituena, eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), «k) nekazaritzako elikagaien politikari loturiko eginkizunak: nekazaritzako elikagaien sustapena, tipifikazioa, jatorri-deitura eta kalitate-kontrola». Azkenik, abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 12. j) artikuluaren arabera (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), 7. h) artikuluarekin batera, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzak izango du ebazpen hau emateko eskumena.

Bigarrena.– Espedientea izapidetzean, martxoaren 11ko 189/2026 Errege Dekretuan aurreikusitako izapideak bete dira. Dekretu horren bidez, ardo, edari alkoholdun eta nekazaritzako produktuetarako adierazpen geografikoen eta bermatutako espezialitate tradizionalen inskripzioa, aldaketa eta ezeztapena arautzen dira, eta merkaturatzeari buruzko arauak ezartzen dira.

Azaldutako guztiagatik, aipatutako arau-kidego guztiak oinarritzat hartuta, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta aplikazio orokor eta zehatzeko gainerako arauek agindutako izapideak ere, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea «Pimiento de Gernika / Gernikako Piperra» Adierazpen Geografiko Babestua aldatzeko eskaera.

Bigarrena.– Baldintza-agiriaren bertsioari eta aldeko erabaki hau emateko oinarri izan den dokumentu bakarrari dagozkien testuen argitalpena jakinaraztea. Testu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratu dira. 2024/1143 Erregelamenduaren, 10.7 artikuluaren hirugarren paragrafoan, horri buruz ezarritakoari jarraituz, 2024/1143 Erregelamenduak, ardoetarako, edari alkoholdunetarako eta nekazaritza-produktuetarako adierazpen geografikoei buruzkoa, bai eta espezialitate tradizional bermatuei eta nekazaritza-produktuetarako kalitate-termino fakultatibo buruzkoa ere, non 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) Erregelamenduak aldatzen dira, eta 1151/2012 (EB) Erregelamendua indargabetzen da.

https://www.euskadi.eus/web01-a2elikal/eu/contenidos/informacion/dop_pimiento/eu_agripes/index.shtml

Hirugarrena.– Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialera bidaltzea, bertan argitara dadin, aldeko erabakiaren publizitatea bermatzeko, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzea, babesteko eta inskribatzeko eskaera Europako Batzordeari helaraz diezaion, 189/2026 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, ardoen, edari espiritutsuen eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoak eta espezialitate tradizional bermatuak inskribatzea, aldatzea eta ezereztea arautzen duena eta horiek merkaturatzeari buruzko arauak xedatzen dituena, 13. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,

NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.


Azterketa dokumentala