Adierazpen Geografikoa: Gernikako Piperra
Ezaugarriak
Pimiento de Gernika edo Gernikako Piperra Jatorrizko Deitura Babestuaren babespeko piperrak "Derio" eta "Iker" bertako barietateen Capsicum Annuum, L espezieko solanazeoen familiako produktuak dira, gizakiek freskoak kontsumitzera zuzendutakoak.
Pimiento de Gernika edo Gernikako Piperra frijitzeko piper freskoa da, hurrengo ezaugarri morfologikoak eta freskurakoak dituena:
- Berde kolorea, berde erdi eta ilun artean, distira arina duena eta uniformea bere kolorazioari dagokionez
- 6 eta 9 cm bitarteko luzera, zurtoinetik txortenaren hasieraraino neurtuta
- Gingil kopurua: 2 edo 3, gutxi markatuak
- Fruituaren forma, triangeluarra, estua eta luzanga
- Sekzioa: eliptikotik triangeluarrera
- Zurtoina, zorrotza
- Txortena: osoa, fina eta luzea, barietateen bereizgarria
- Azala: pergaminorik ez da ageri, ez larrukara eta mehea
- Egitura: leuna, zimurrik gabe eta deshidratazioaren zantzurik gabe
- Itxura freskoa
Aurretik zerrendatutako ezaugarrien gainera, piper hauek frijitzeko piperraren indarreko Kalitate Arauan lehen kategoriarako ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, eta horien artean honako hauek:
Izan behar dira:
- Osoak
- Gaitzik gabekoak, azaleran markak eduki gabe eta usteldura edo lizunik gabekoak
- Trinkoak
- Barietate motaren berezko itxura dutenakHonelakorik ez dute eduki behar:
- Kanpoko hezetasun anormala
- Usain eta zapore arraroak
- Hotzak eragindako kalteak
- Ablazio edo erasoak
- Arrailak, zomorroak, eritasunak eta usteldurak
- Orban arreak, mamiaren alterazioa, kazkabarrak eragindako zauriak eta zimurtasunak
- Tratamenduen hondarrak, lurra eta zikinkeriak
- Ur eta lurren kare-hondarrak
- Orbaindu gabeko zauriak
- Eguzki-erredurak
Gainera, piperrak itxura leuna izan behar du eta bere osotasunean azalaz estalita egon behar du. Kalitateko parametroetan akats arinetarako metatutako tolerantziak ez dira % 10 baino gehiago izango Jatorrizko Deituraren pean ontziratutako partida bakoitzean. Kalibreari dagokionez tolerantzia berbera finkatzen da. Biltzeko garaia apiriletik azarora bitartean joango da.
Eremu Geografikoa
Piperrak 585 mm baino gehiagoko benetako ebapotranspirazioko indizea duten Euskal Autonomia Erkidegoko klima Atlantikoko eremuetan ekoitziko dituzte.
Indize hori Gipuzkoan eta Bizkaian eta Arabako hurrengo eremu hauetan daude: Arabako Eremu kantauriarrak, hurrengo udalerri hauek hartzen dituena: Aiara, Okondo, Laudio, Amurrio eta Artziniega; Gorbeialdeko eremua, Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutio eta Aramaioko udalerriak.
Kontrolatu eta Ziurtatzeko Erakundea
HAZIk beharrezko jotzen dituen kontrol sistemak ezarriko ditu produktuaren prozesu-katean: ekoizpenean, kontserbazioan eta biltegiratzean, garraiatzean, ontziratzean, erabiltzean eta merkaturatzean, "Pimiento de Gernika" edo "Gernikako Piperra" Jatorrizko Deitura Babestuaren ikurrekin identifikatuta iristen den produktuak araudi honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituela ziurtatzeko helburuz.
HAZI
Muntsaratz auzoa, 17-A (Muntsaratz dorretxea)
48220 Abadino. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Web orria: http://euskolabel.hazi.eus/es/
Araudia
Agindua, 2007ko otsailaren 7koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, "Gernikako Piperra / Pimiento de Gernika" Jatorrizko Deitura Babestua eta bere araudia onesteko dena
Agindua, 2009ko urtarrilaren 13koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, "Gernikako piperra / Pimiento de Gernika" jatorrizko deitura eta horren araudia onartzen duen agindua aldatzen duena, 510/2006 zenbakiko erregelamenduan (EE) aurreikusitako behin-behingo izaeraz
Agindua, 2012ko otsailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde-Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, «Gernikako piperra» Adierazpen Geografiko Babestuaren (AGB) baldintza-agiria
argitaratzen duena.
Datu Ekonomikoak
Ekoizpenari buruzko datuak
"Gernikako Piperra-Pimiento de Gernika" Jatorrizko Deitura Babestuak 33 ekoizle eta 14 ontziratzaile erregistratu dauzka. Ekoizleen kopurua mantendu da azken urteetan, eta ontziratzaileen multzoak, aldiz, pixkanaka behera jo du.
Piperraren ekoizpena aurreko kanpainetakoen antzera mantendu da. Hala ere, Eusko Labeleko ezaugarria duten dozenen kopurua jaitsi egin da, prezioen estrategia eta manipulazioko kostu altuak direla eta.
Gernikako piperraren ekoizpenaren bilakaera 2006-2008 epean
2006 | 2007 | 2008 | |
Ekoizle erregistratuak | 33 | 35 | 33 |
Ekoizle/ontziratzaile erregistratuak | 8 | 12 | 14 |
Azalera erregistratua (Ha) | 14,1 | 14,93 | 15,52 |
Eusko Labeleko dozenak | 647.474 | 719.004 | 472.486 |
Iturria: Fundación Kalitatea Fundazioa, 2008
Komertzializazioari buruzko datuak
2008an, produktu honen fakturazio osoa 1.006.396 € izan zen. Bolumen hori nabarmen jaitsi zen aurreko kanpainaren datuekin alderatuta; %33 baino gutxiago, hain zuzen ere.
2008ko denboraldian, ekoizpen osoko %26 EAEtik kanpora merkaturatu zen, bereziki Madrilgo eta Bartzelonako izen handiko jatetxe ezberdinetan.
Azken aldaketako data: