Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1529

33/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2019ko abenduaren 17an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, buru-nahasmendu larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa ematekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmenaren eranskina sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Foru Aldundiarekin 2019ko abenduaren 17an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, buru-nahasmendu larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa ematekoa. Hitzarmenaren gehigarri hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 22KO 33/2024 EBAZPENARENA
ERANSKINA, 2019KO ABENDUAREN 17AN BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK BURU-NAHASMENDU LARRIA DUTEN PERTSONEI ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENARENA

Bilbao, 2023ko abenduaren 30a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Elixabete Etxanobe Landajuela, Bizkaiko ahaldun nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 28ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.

Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua, Gobernu Batzordearen 2023ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.

Alderdiek indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenari eranskin hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, honela:

HELBURUA

Eranskin honen xedea finantza-lankidetzari buruzko bederatzigarren hizbaketa eguneratzea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenean ezarritako zenbatekoetan islatuta, nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko. Eguneratze hori beharrezkoa da, egungo egoera ekonomikoaren barruan, hitzarmen honen xede diren arreta soziosanitarioko baliabideen garapenari ekarpen eraginkorragoa eta egokituagoa egiteko.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Halaber, % 5,7ko igoera proposatzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenerako, nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko 2019ko abenduaren 17an sinatua (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.) eta 2023ko abenduaren 31ra arte luzatua, hau da, 2023ko ekitaldian 330.600 euroko igoera.

INDARRALDIA

Alderdiek sinatu ondoren jarriko da indarrean eranskin honen eguneratzea, eta hitzarmen honen bederatzigarren klausulan jasotako luzapenak alderdiek sinatzen badituzte finkatuko da.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela adierazteko, agiri honen bi ale sinatu dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.

Bizkaiko ahaldun nagusia,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala