Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAG, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (1997)

Aurkezpena

LAAek etorkizuneko oinarrizko jarduketa-ardatzak ezartzen dituzte hainbat arlotan: ingurugiroa, natur baliabideak, paisajea, hiri-,industria- eta landa-espazioak, azpiegiturak eta ekipamenduak eta gure ondare historiko eta kultural handia.

LAAak gure Erkidegoa tajuz eta koordinazio egokiz garatzeko oinarria dira eta interkonexio eta integrazio irizpideetan oinarritzen dira. Horrela, lurraldeko eta sektoreko planak, bai eta udal plangintza ere, elkarrekin zerikusirik eizan gabe landu ez daitezen eta guztiek helburu koherenteak izan ditzaten, ikuspegi oso batez eta ez tokian-tokiko ikuspegiz, inguruko edo Erkidegoko beste lurraldeen aurkako planik egin ez dadin.

LAAak, horrela, lurralde-eredu orekatuago eta erakargarriagoa lortzeko beharreezko aurrerabide-tresna bihurtzen dira, euskal gizarteak aurrean daukan garapen-etapa berriarekin bat eginik.

LAAen helburu nagusienetako bat, datozen belaunaldiei lurralde erosoagoa eta garapenerako egokiagoa uztea da.

LAAek guztiongan dute eragina eta guztiok dugu zerikusirik. Proposamen- multzo bat dira, hiri eta herri egokiagoak eta erakargarriagoak izan ditzagun, lana eta bizilekua hurbiltzeko, hobeto zaindutako eta guztiontzako eskuragarri egongo den ingurugiroa edukitzeko, lanerako eta etzea lortzeko aukerak hobetzeko, azpiegitura eraginkorragoak eta osatuagoak edukitzeko eta gure lurraldearen eraikuntzan zuzenean parte hartu ahal izateko. Laburbilduta esateko, koordinazio- eta razionaltasun- irizpidetan oinarrituz, niritar guztiei bizi-kalitate bera eskaintzea dute belburu.

HELBURUAK:

  • Natur baliabideak babestu eta hobetzea

    LAAek jarduket hauek proposatzen dituzte, besteak beste:

    • "Naturgune-sarea" eta "Interes natural bereziko 51 eremu" sortzea.
    • Harrobiak nolanahi ustiatzeari mugak jartzea.
    • Lurzorua zazpi erabilpen- mtetan kategorizatzea.
    • Hondakin solidoen trataera eta birziklapenerako sistemak garatzea.
  • Hiri-zonak indartu eta orekatzea
    • Gure lurraldeko edozein hiri edo herrira denbora egokian iristea ahalbidetuko duen komunikazio- sarea ezarriz. Eibar-Vitoria-Gasteiz eta Beasain- Bergara Durango bideardatz gisa proposatzen dira, bai eta trenbideen "Y" egitura ere.
    • Hondatutako zonen hiri-berrikuntza eta ingurugiro-hobekuntza sustatuz, gero eta irudi hobea izan dezaten, eraikin zaharren ordez etxe berriak eraikiz edo herritarren beharrak beteko dituzten bestelako jarduketak burutuz, aldi berean enplegua sortuz.
  • Euskal autonomia-erkidegoa europaratzeko bidea hobetzea Azpiegiturei, hirigintzari eta ekonomia-jaduketei dagokien ekintza-multzoa diseinatzea, Europaren eraikuntzan, geurea, lurralde lehiakorra izan dadin, Arku Atlantikoan hiri- ingurugiro- eta teknologia-erakarpeneko gune gisa.
  • Ezarpen-sistema hobetzea

    Funtsezko hiru alderditan eragiten du:

    • Hiri-eremuak berritzea eta paisajea hobetzea, produkzio-aparatuaren birmoldaketarekin bat eginez.
    • Gune Historikoak birgaitzea.
    • Hirigintza eta Lurralde- Antolamendua uztartzea: industri lurraren eta etxebizitzetarako lurraren hazkundekoordinatua antolatuz.
  • Lurraldeko eskala ertaina indartzea

    Indartu ere, hiriko eta landako espazioak uztartzen dituzten Eskualde Egitura egokiak zehaztuz. Egitura horien bidez antolatu ahal izango baita lurraldea hiritarrengaindik jurbil, eta ezarri ahal izango baitira hiri ertainen sarea finkatuko duten gune nagusiak. Hiri ertain horiek funtsezkoak dira, gainera, garapen-aukera berriak sortzeko eta eskualde -egitura osoari eskualde- zerbitzuak eskaini ahal izateko.

LURRALDE EREDUAREN OINARRIAK

  1. Lurraldea eta Gizate Neoindustriala Euskadin.
  2. Bizilagunak eta Lurraldea.
  3. Ekonomia eta Lurraldea.
  4. Erronka Nagusienak E.A.E.ko Lurraldearen Antolamenduan
  5. LAA idazteko hartu den planteamendu disziplinarra
  6. Euskadi Europako Espazio Handien Kontestuan.

LAAen LURRALDE EREDUA

  1. LAAen Lurralde Eredua.


Ingurune Fisikoa Lurralde Ereduaren oinarri eta auskarri.

  1. Ingurune Fisikoaren antolaketa.


Asentamendu Sistema eta Lurralde Eredua

  1. Lurralde Ereduaren eraginak Lurrari buruzko Politikan.
  1. Bigarren Etxebizitza eta Baliabide Turistikoen antolaketa
  1. Aisialdirako Eremuen Sistema eta Lurraldera sartzeko Guneak
  1. Etxebizitzaren beharrizanak eta Egoitzarako Lur Berriaren Eskaintza Zenbatzea.


Lurralde Ereduaren Azpiegiturak

  1. Garraio, Komunikabide eta Energiaren Azpiegiturak.
  1. Ura
  1. Hondakin Solidoak.

 

LURRALDE EKIMENAK ONGIZATE ETA BERRIKUNTZARAKO

  1. Hiri Berrikuntzarako Jokabideak.
  1. Ondare Kulturalaren Antolaketa.
  2. Ekipamenduak Lurraldearen ikuspuntuan.

 

LAA APLIKATZEKO GAKO ETA ERREFERENTZIAK 

Lurralde Planeamendua Garatxeko Esparruak

  1. Udal Planeamenduen bateragarritasuna
  1. Jardutze-Eremuen Mugaketa.


Lurralde Ereduaren Erreferentziak

  1. Lurralde Eredurako Erreferentzia Eraskinak


LAA aplikatzeko Arauak

  1. LAA aplikatzeko Arauak

Documentazio grafikoa

L.A.G.-en mapa (PDF, 257 KB) (leiho berri batean irekitzen da)