Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LURRALDE EREDUAREN OINARRIAK.


Erronka Nagusienak E.A.E.ko Lurraldearen Antolamenduan.

LAAek planteatzen duten lehendabiziko erronka, eta garrantzitsuena, bizitza politiko eta sozialeko erakunde desberdinen artean eta ahalik eta euskal herritar gehienen artean Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde-Eredua definitzearekin loturik dauden gai handiei buruzko adostasun zabala lortzea da. Irizpideak bateratu eta hiri eta lurralde-esparrua birkoalifikatzeko ilusio kolektiboa berreskuratzeko aukera funtsezko gaietako bat da, inolako zalantzarik gabe, Euskal Herrian Lurralde Antolamenduko estrategiak abiarazteko etapa honetan.

1. Lurraldea herentzia eta proiektu gisa: bi kontzeptu hauen arteko oreka lortzeko premia.

Landu nahi den edozein plangintza egokia eta doia izan dadin, egungo beharrak eta etorkizunean egon litezkeenak kontuan hartu beharko ditu beti. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen eginkizuna lurraldea espero diren aldaketetarako prestatzea eta denboraren poderioz sortuko diren faktore berriak integratzeko gauza izateko behar adinako malgutasuna ematea da batik bat.

Harrigarria dirudien arren, gaur egun, aldaketa-erritmoak inoiz baino azkarragoak diren garai hauetan, gure gizarteak dituen aldaketei erantzuteko eta aldaketa horietara egokitzeko mekanismoak gero eta motelagoak bihurtzen zaizkigu. Hori dela eta, Lurralde Antolamenduaren ikuspegiak aurre-hartzailea eta sormen handikoa izan behar du. Behar-beharrezkoa da prospektibaz baliatuz antzeman ditzakegun eboluzio gertagarrienei aurrea hartuko dieten neurri zuzentzaileak lehenbailehen sartzea.

Behar-beharrezkoa da gure buruari etapak burutzeko eta galdutako denbora berreskuratzeko dugun premia larria planteatzea.

Zentzu honetan, gizartea, ekonomia eta lurraldea ez dira iraganak utzi digun herentzia soila, gure etorkizuneko proiektuaren oinarrizko osagaiak baizik. Horrela, iraganeko desorekak iraganeko iturriei eta portaera-ereduei jarraituz konpontzeko asmoa lukeen Lurraldearen Antolamendu bat erabilgarria eta koherentea izango ez litzatekeen bezalaxe, inertziak kontuan hartu gabe hutsean amiltzea ere ez litzateke batere aproposa edo bidezkoa izango. Azken batean, iraganeko herentzia eta desorekak bildu eta etorkizuneko erronkekin eta lortu nahi dugun esparruak adierazi eta ezartzen digun ibilbidearekin uztartuz zuzentzen saiatuko den Lurralde Antolamendu bat osatzea da helburua.Horregatik, gure ahalegin nagusia lurraldea etorkizuneko gizartearen eta ekonomi ihardueren beharretara egokitu eta moldatzea izango litzateke, horretarako prospektibak etorkizuneko gertakari, ideia eta joerei buruz ematen digun informazioa erabiliz oinarritzat.

Sistema sozietarioak jokabide holistikoa duela ulertu behar dugu, hots, bertan osotasuna zatien batura baino askoz ere gehiago dela.

Lurraldearen Antolamendua nola ezartzen dugun kontuan hartuta, ekonomi garapenerako eragozpen gaindiezina izan daiteke, eta alderantziz. Ekonomiaren eragilea, are gehiago egungo globalizazio-prozesuarekin, nazioarte-mailan mugitzen da eta eragozpenak dira toki-mailan ezartzen diren bakarrak. Beraz, ekonomia sostengarri baten esparruan bai ekonomi ihardueren bai gizarte osoaren etorkizuneko beharrei erantzungo dien Lurralde Antolamendu batez hornitzea da euskaldunok etorkizunari begira dugun erronka handienetako bat.Duela 20 urte ingururarte ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen zikloak gutxi gora-behera aldi berean bazebiltzan ere, gaur egun heltzeko eta egokitzeko erritmoak desberdinak dira. Gizartearen egokitzapen batek belaunaldi baten zikloa behar izan dezake. Lurraldeak, eskuarki, bi belaunaldi gainditzen ditu eta ekonomiak, tamalez, aurrerabide teknikoa eta zientzi arloko aurrerapenek gero eta erritmo biziagoak dituztenez gero, apenas behar izaten du hamarkada bat baino gehiago eta egun bizi dugun azelerazioa kontuan hartuta, zikloak are gehiago laburtuko direlakoan gaude. Hori dela eta, beldur handirik gabe esan genezake urteek aurrera egin ahala egokitzapen-arazoak areagotu egingo direla. Horren aurrean alternatiba bakarra dugu: gertakariei aurre egin eta epe luzerako lan egitea.

Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren egokitzapenak Bilbo Metropolitarra Europako testuinguruan jasaten ari den zentraltasun-galera konpentsatzeko aukera emango duen prozesua izan behar du. Egokitzapen honek, edonola ere, Bilbo Metropolitarra berritu, suspertu eta bultzatzeko erronka hartu behar du bere gain, Euskadiko ekonomia, gizarte eta kultura-bizitza osoaren eboluzioan eragin itzela duen lurralde-atal zeharo garrantzitsua baita.

Beharbada, enuntziatuarekin loturik egongo da Autonomia Erkidegoko produkzio-aparatuaren beharrezko transformazioekin loturik dauden hiri-transformazio positiboak ahalbidetzeko erronka. Bereziki, euskal ekonomiaren tertziarizazio-ahalmenak hiriak birkoalifikatzeko aukera historiko errepikaezina eskaintzen du. Artezpide hauek bere egiten dute hiri-narriadurako "arazoak" transformatu eta hiriaren baloreak berreskuratzeko "aukera" bilakatzen saiatzeko erronka, eta hori guztiz aldekoa den testuinguru batean, euskal industriaren zati handi bat birmoldatu beharra dago-eta.

Funtsezkoa dirudi, halaber, euskal hiri ugarik gaur egun duten hiri-egoera kaotikoari aurre egiteak dakarren erronka handia azpimarratzea. "Produktu-hiriak" dira, industri etaparen eskakizun produktiboen ondorioz garatuak eta, horrenbestez, ez dute behar adinako maila hiri eta ingurugiro-kalitateari dagokionez.LAAek, halaber, bere egiten dute ekonomikoki eta demografikoki atzerabidean dauden arren kultura, ingurugiro eta hiri-mailako balio handia duten eta beren kabuz behar bezala bizirauterik ez duten gune txikiak leheneratzeko estrategia integratuak planteatzeko erronka. Euskal populazioaren dentsitate-maila handiak eta lurraldeko puntu batzuetan dagoen saturazio bortitza kontuan hartuta, horrelako gune txikiak izatea aktibo garrantzitsutzat jo behar da, ikuspegi koalitatiboari dagokionez batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea aniztu, aberastu eta erakargarriago bihurtzeko guztiz lagungarriak baitira.

Hiria eta Lurraldea ondasun kolektiboak dira. Hiri edo lurraldearen kalitatea eta koherentzia ez dira agente edo erakunde jakin batzuen eskuhartze bakanen bitartez lortzen. Adostasuna lortu behar da eskuhartze-jarraibideei buruz, nolabaiteko hizkuntza kolektiboa behar da. Zentzu honetan, LAAek bere egiten dute iharduketa-lerroak iradokitzeko eta antzeko problematikei tratamendua ematerakoan filosofia elkarbanatua aukeratzea ahalbidetzeko. Guztiongan eragina duten funtsezko arazoei konponbidea emateko kontzientzia kolektibo hau, jakina, bateragarria da espazio-eremu desberdinen berezitasunekin eta gune bakoitzaren idiosinkrasiarekiko errespetuarekin.

LAAek, halaber, bere egiten dute politika sektorialen koordinazio eta integrazioa ahalbidetzeko erronka nekeza, oro har era integratuan bururatutako neurriak proposatuz edo iradokiz, erdietsi nahi diren lurralde-emaitzak lortzera bideratutako "eragin sinergikoak" sortzeko asmoz planteatuta.Udal-plangintzen koordinazioa da funtsezko beste puntu bat. Hirigintza-arloko udal-aginpideei erakutsi behar zaien errespetuaren eta, are gehiago, udal bakoitzak lortu nahi duen hiri-mota konfiguratzeko estrategiak bere gain hartzeko komenientziaren eta, bestetik, lurralde-eredu orekatu baten lorpenean eragina izateko aukeraren artean oreka egokia bilatzea funtsezko erronka da inolako zalantzarik gabe. Izan ere, garrantzi erabakigarria dauka euskal lurralde-errealitatearen testuinguruan. Udal-partehartzeari buruzko galderasortan, EAEko udalen %91,8k udal-iharduketak koordinatuko dituzten plangintza-artezpideak garatzea behar-beharrezkotzat jotzen dutela egiaztatu ahal izan da. Erakundeek oso partehartze handia izan dute Aurrelaburpen-dokumentuari egindako alegazio eta iradokizunen bitartez, eta dokumentu hau berriz formulatu da egindako ekarpenetan oinarrituz. Horrek guztiak ikuspegi globalaren eta ikusmolde sektorialen eta udal-mailakoen arteko integrazioa bermatzen du.

Artezpide hauek, gainera, beste erronka garrantzitsu bati egiten diote aurre, hain beharrezkoa den adostasun-giro batean inplementatu eta ulertarazten baitute lurraldeko puntu jakin batzuk selektiboki bultzatzeak ez duela desorekarik sortzen, osagarritasuna baizik. Badira eskarizabala behar duten hiri-mailako zerbitzuak, zuzkidurak, irudiak eta abar. Udalaz gaindiko proiekzioa duten iharduketen banaketa orekatuari lurralde-ikuspegi zabal batetik eta gogoeta integratu eta disziplina anitzekotik baino ezin zaio ekin.

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Malgutasuna, kontrolarekin eta mugak finkatzearekin konbinatua.

Ahal den malgutasun handiena eta beharrezkoa den kontrol handiena izango litzateke LAAen lemarik egokiena, hori baita ziklo ekonomikoa gizartearen beraren eta lurraldearen zikloekin uztartzeko modu jakintsu eta zuhurrenetako bat. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek bereizgarritzat izan behar duten malgutasunak, ezinbestekoa baita lurraldearen gaineko eskuhartzeak behar bezala koordinatzeko, ez du esan nahi beharrezkotzat jotzen denean degradazioarekiko sentikortasun handia duten lurraldearen zatietan kontrola eta mugak finkatu behar ez direnik edo etorkizuneko erabakiak hipotekatzen dituzten gehiegizko hazkundeak kontrolatu behar ez direnik.

LAAen erronka nagusia, beren existentziaren arrazoia eta legitimotasuna, euskal populazioaren eta bere hiri eta lurralde-ingurunearen arteko harremana antolatzeko zeregin zail baina zoragarri honetan jarraibide koherenteak sartzean datza hain zuzen ere.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Etengabe transformatzen ari den mundu ireki batean lurraldea antolatzea. Lurraldea prestatzea ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen arteko egokitzapena hobea izan dadin; honek malgutasun handia eskatzen dio lurralde-antolamenduari.
  • Toki-garapenaren eta garapen metropolitarraren arteko oposizioa gainditzea. Ekonomia globalizatu batean, metropoliaren eta lurralde baten hiri-egitura osatzen duten gainerako hirien arteko erlazioa sare gisa konfiguratzen da, eta sare honetan toki-garapenak garapen metropolitarra egituratzen du aldi berean.
  • Enpresen ekonomi egituraren eta lurraldearen arteko konpromisoa epe ertain-luzerako proiektu batean barne hartzea.
  • Lurraldearen antolamenduak gizarte eraginkor, ireki eta solidario bat erregulatzeko osagai nagusia izan behar du.

1. Lurraldea herentzia eta proiektu gisa: bi kontzeptu hauen arteko oreka lortzeko premia.

2. Malgutasuna, kontrolarekin eta mugak finkatzearekin konbinatua.

3. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

























Mundaka


Aramaio





































































gente


Orri honen hastapenara bueltatu