Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

LAA. LAAen LURRALDE EREDUA.

Garraio, Komunikabide eta Energiaren Azpiegiturak.

1. Interpretatzeko gakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Sistema fluxuak Iparralde-Hegoalde norabidean bideratzen dituzten iraganbideen (Madril-Irun eta Madril-Bilbo batik bat) eta Ekialde-Mendebalde harremanei erantzuten dieten iraganbideen (kostaldeko N-634 errepidean oinarritzen dena eta Ebroko iraganbidea) inguruan egituratzen da.

Lurralde Historikoetako hiru hiriburuak elkarrekin eta hauek aipatutako iraganbideekin konektatzeko azpiegiturek Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Sare Nagusia deritzona osatzen dute. Sare honek elkartean sortzen den trafiko motorizatuaren %80 baino gehiago zurgatzen du eta errepideei dagokienez, funtsean bat dator Euskal Herriko Errepide Plan Orokorraren xede den Sarearekin.

Deskribatutako garraio-sistema honek hutsune larriak eta potentzialtasun nabarmenak ditu oraindik. Hona hemen diagnosi puntu nagusiak:

  1. Errepide-lotura eskasa Gasteiz eta Donostia artean.
  2. Trenbide-lotura eskasa Bilbo eta Donostia artean.
  3. Zuzeneko trenbide-konexiorik eza Gasteiz eta Bilbo artean.
  4. Estuguneak Madrildik Bilborako eta Donostiarako trenbide-konexioan Urduña eta Zumarraga aldean, hurrenez hurren.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kantaurialdeko Erlaitzaren gainerako zonen arteko trenbide-konexio eskasa.
  6. Eskualde eta toki-mailako Errepide Sareak hurbilerraztasun-arazoak ditu Eskualde Egitura batzuetan, hala nola Gernika-Lumo-Markina-Xemein, Zarautz-Azpeitia edo Beasain-Durango ibilbidean, bertako errepideen egoeraren ondorioz (gehienek trazadura bihurgunetsua eta galtzada estua dute) eta sarearen egitura-kontzepzioaren ondorioz sortuak. Eskualde Egitura mugakideak elkarrekin erlazionatu eta dagozkien burutzen inguruan egituratuko dituzten ibilbide osoak oso urriak direla nabaritzen da. Zokoguneetan dauden herriguneetarako sarbideak ugariak dira eta, aitzitik, defizit nabarmen samarra dago inguru landatarrenak egituratu eta bide nagusiekin erlazionatzeko moduko ahalmeneko sareari dagokionez. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen zati handi baten topografia malkartsuaren ondorio nabarmena da.
  7. Bide estuko trenbideak, igarotzen dituen gune guztiei zerbitzu egiteko pentsatuta dagoenez eta bere trazadura lur malkartsuari egokitzen zaionez gero, zerbitzu desegokia eta ez oso lehiakorra eskaintzen du. Hori dela eta, distantzia handiko ibilbideetan autobusak gero eta protagonismo handiagoa hartu du, bide estuko trenbideak behera egin duen aldi berean. Hala eta guztiz ere, bide zabaleko trenbidearekin gertatzen den bezalaxe (RENFE), oso eginkizun garrantzitsua betetzen du Aldiriko Zerbitzuari dagokionez, eta etorkizunerako aukera handiak ditu arlo honetan.
  8. Bilboko eta Pasaiako merkataritza-portuek trafiko astun ugari sortzen dute. Lehendabizikoak errepide eta trenbide bidezko sarbide askiezak ditu gaur egun. Pasaiako portuak gaur egun ez du arazo larririk zentzu honetan. Bilboko portua lehendabizikoa da Espainiako portuen artean, hamargarrena Europakoen artean eta munduko lehendabiziko hogeien artean dago. Eraginpeko eremuak, merkantzien jatorria eta helburua kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoa, Burgos, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Valladolid eta Zaragoza hartzen ditu. Bilboko portua aktibo apartekoa da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, beti ere bere ahalmena behar bezala garatu, sarbideen arazoa konpondu eta, batez ere, enpresa erabiltzaileek eskatzen dituzten zerbitzu aurreratuak txertatzen baditu. Bestalde, Pasaiako portua funtsezko pieza da Gipuzkoaren garapenean; zonako siderurgia ez-integraleko enpresen lehengai eta produktuen garraioan eta automobilen inportazio eta esportazioan espezializatuta dago. Portuaren etorkizuneko kontzepzioa portuak industri ingurunearen garapenerako faktore gisa duen potentzialtasunean oinarrituta eta zati batean kirol-portu gisa erabiltzeko potentzialtasuna aztertuta planteatu behar da.

Errepideak. Oinarrizko Interkonexioak EAEko Lurralde-ereduan.

1.102 KB

  1. EAEko aireportu bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Sondikak (Bilboko Aireportua) urtetik urtera handitzen ditu bidaiari kopurua eta aireuntzi-kopurua, eta hainbat arazo dauka gaur egun, oinarrizko instalazioak eta zerbitzu osagarriak ez baitira behar adinakoak. Forondak (Vitoria-Gasteizko Aireportua) aldiz, azpiegitura bikaina izan arren, gero eta iharduera-maila txikiagoa du. Hondarribiak (Donostia-San Sebastiango Aireportua), bestalde, egonkor samar jarraitzen du bere iharduera-mailari dagokionez, eta trenaren eta ibilgailu pribatuaren lehia bortitza jasan beharra dauka. Horrez gain, lehia handia egiten duten EAEtik kanpoko aireportuak aipatu behar dira, batez ere Miarritzekoa, oso protagonismo garran-tzitsua baitauka Donostialdeko erabil-tzaileei dagokienez, eta Iruñekoa, bere protagonismoak nabarmenki egin baitu gora Nafarroako autobidea amaitu denez geroztik.
  2. Garraio-azpiegiturei dagokienez, Bilbo eta Donostia-San Sebastiango Hirialde handiek, eta Vitoria-Gasteizek neurri txikiagoan, hiri handien bereizgarri diren arazoak dituzte. Oinarrizko azpiegituren antolamenduak, garraio publiko eta pribatua arautzeak, kongestio-arazoak konpontzeak eta abarrek arreta berezia eskatzen dute, Hirialde horietan bizi den EAEko populazio-portzentaia garrantzitsuagatik ezezik, betetzen duten udalaz gaindiko eginkizunagatik eta Euskadiko lurralde zabaletan duten eragin hiritarragatik ere. Hiru euskal hiriburuetan, eta Bilbon batik bat, egungo egoera larria dela-eta, errepidean zeharreko hiriarteko garraio-lineen irteerak eta helmugak kontzentratuko dituen bidaiarien autobus-geltoki terminal bat behar da. Egungo barreiadura oztopo garrantzitsua da distantzia luzeko edo ertaineko hiriarteko zerbitzuak probin-tziako lineekin eta linea metropolitarrekin integratuta erabiltzeko.
  3. Bestalde, garrantzitsua da Bikakobo-Aparcavisa aipatzea. Izan ere, kamioien aparkaleku saiheskor gisa sortu zen erakunde honek bilakaera garrantzitsua izan du eta garraio-zentro integral bihurtu da, TIR terminal bat txertatuz, aduana-instalazio eta guzti. Ugarten kokaturik, Trapagaran eta Barakaldoko udalerrien artean, errepidean zeharreko merkantzien garraiorako azpiegituraren razionalizazioa ekarri du eta harreman estuak ditu Bilboko portuarekin.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sistema Euskadiko produkzio-sistemaren lehiakortasunerako funtsezko faktorea da. Gai honetan aginpideak dituzten herri-administrazio desberdinek aurreikusi dituzten plan eta proiektuek eta LAA hauen proposamenek hobekuntza nabarmena dakarte Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen-potentzialerako hain garrantzitsua den gai-esparru honetan. Hain zuzen ere, honako hauek dira aurreikuspen nagusienetako batzuk:
    • Errepide Plan Orokorra.
    • Bilboko Metroa.
    • Abiadura Handiko Trena.
    • Bilboko Portua.
    • ET/FV Eusko Trenbideen Iharduketa Plana.
    • Bilboko eta Vitoria-Gasteizko Aireportuen zabalkuntza.
    • Foru Aldundiek idatzitako errepideetako obrei buruzko plan integratuak, Euskal Herriko Errepide Plan Orokorraren xede den Sarean egitekoak diren obrak barne hartu eta bakoitzaren sareko gainerako errepideetan obrak egitea aurreikusten dutenak.
    • Lurralde Historiko bakoitzeko Errepideei buruzko Foru Arauek Euskal Herriko Errepide Plan Orokorra arautzen duen Legearekin hasitako errepideei buruzko oinarrizko legeriaren zirkulu osoa itxiko dute.
    • Jundizko Garraio Zentro Integratua (eraikitzen ari da) eta Irunek aduana-azpiegitura eta Zaisako garraio-azpiegitura abiapuntutzat hartuz eskaintzen duen potentzialtasuna.
  5. Telekomunikazio-azpiegitura fisikoko sistema bat garatzea, halaber, funtsezko elementua da enpresen lehiakortasunerako. Zentzu horretan, zeharo garrantzitsua da informazioa trukatzeko sare telematikoak ezartzeko euskarri gisako azpiegiturak garatzea, baina hori bezain garrantzitsua da informazio hori sortzen duten datu-baseak sortzea.
  6. EAEko energi egoeraren diagnosiari dagokionez, honako ondorio hauek atera daitezke:
    • Erregai solidoen kontsumoaren portzentaia handia da Estatuaren gainerakoarekin eta Europako Batasunarekin alderatzen badugu.
    • Petrolioaren deribatuen (gasolioak eta gasolinak) kontsumoaren portzentaia erlatiboa, berriz, txikia da.
    • Gas naturalaren kontsumoa oraindik oso txikia da Europako Batasunekoarekin alderatzen badugu, baina Espainiako biztanleko kontsumoaren hirukoitza da ia. Gaur egun energi iturri honen sarrera-maila handitu eta Europako Batasuneko herrialde industrializatuetan daudenen antzeko kontsumo-mailetara iristeko asmoa dago, autonomia-esparruko gas-sozietate desberdinek aurreikusitako planetan gauzatuta ikus daitekeenez.
    • Energia elektrikoaren kontsumo erlatibo handia, Espainian eta Europako Batasunean dagoenarekin alderatzen badugu.
    • Industri sektoreak oso partehartze garrantzitsua du Euskadiko energi kontsumo osoan (%61 EAEn, eta %33 besterik ez EBn). Egoera hau sektore intentsiboek (siderurgia, papergintza, eta abar) industrian duten pisu handiaren, berokuntza-behar txikien eta zerbitzu-sektorearen barneratze txikiagoaren ondorio da.
  7. Azken hamarkadan horniduran emandako energiaren bilakaera aztertuta, honako joera hauek ikus daitezke:
    • Globalki:

      EAEren mailako urteko energi kontsumoak gora egin du pixka bat azken hamarkadan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian beherako joera txikia dago eta Gipuzkoan gorakoa. Arabak, berriz, gorakada handia izan du.

    • Sektoreka:

      Industri sektorean energi kontsumoak behera egin du pixkanaka, jarraian adierazitako faktore elkarreragileen ondorioz:

    • Industri krisialdiaren ondorioz egindako doikuntza-prozesua eta birmoldaketa.
    • Energi dibertsifikazio eta eraginkortasunaren arloan egindako ahalegina. Izan ere, sektore honek energia aurrezteko ia neurri guztiak aplikatu ditu.
    • Energi moten arabera:
    • Petrolioaren deribatuen kontsumoak behera egin du pixkanaka, energi eraginkortasuna hobetu izanaren eta gas naturala sustatzea eta energia ez-konbentzionalak erabiltzea ardatz izan dituen dibertsifikazio-politikaren ondorioz.
    • Azken urteotan gas naturalaren kon-tsumoak nabarmenki egin du gora, 1982an guztiaren %1 izatetik 1992an %15 izatera iritsiz.
    • Azken urteotan energia elektrikoaren kontsumoa egonkortu egin da. Energi mota honen problematika egungo autohornidura-maila txikian datza batik bat (%24 besterik ez 1992ko datuen arabera). Bertako produkzioa honela dago banatuta: zentral termikoak (%68), koge- nerazioa (%11) eta zentral hidroelektrikoak (%13).
    • Bestalde, energia alternatiboak (kogenerazioa, eguzkitikoa, eolikoa, minihidraulikoa, biomasa) erabiltzeko aukerei dagokienez, adierazi beharra dago EAEn dagoen erabilera-potentziala egungo erabilera-maila baino handiagoa dela, horietako bakoitzean burutzen ari diren iharduketen diagnostiko laburretik ondoriozta daitekeenez:
    • Eguzkitiko energia. Erabiltzeko aukera mugatuak ur bero sanitarioaren produkzioan eta etxebizitzen aprobe-txamendu pasiboan dautza.oEnergia eolikoa. Energia honen aprobetxamendua interes eoliko handiko inguruetan aerosorgailu-parkeak instalatzean datza.
    • Energia minihidraulikoa. Gaur egun abandonatuta dauden instalazioak edo ur-jauziak berreskuratu, modernizatu eta abiarazteko laguntzak.
    • Biomasa. Energi interes handieneko arloak hauexek dira: basoko hondakinak eta zura transformatzeko industrietatik datozenak; nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak eta nekazaritzako elikagaien industrietakoak;eta hiri-hondakin solidoak.

Aldiriko Zerbitzuaren Oinarrizko Ardatzak.

595 KB

Orri honen hastapenara bueltatu

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
  • Ekonomiaren globalizazioak merkatutzat mundua edukitzea dakar eta honek, era berean, lurraldearteko mugikortasuna eta munduko edozein lekutatik lurraldean erraz sartzeko modua izatea eska-tzen du. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegotik munduko edozein lekutara heltzeko aire-komunikazio zuzena eduki beharra dakar.
  • Inguru mugakideekin konexio ona lortzea eta, aldi berean, euskal lurralde osoa egituratzea, bide-azpiegituren (abiarazita dauden proiektuak) eta trenbide-azpiegituren (Y euskalduna) hobekuntzaren bitartez.
  • "Landlord Port" motako portuek eta munduko portu nagusiekin konektatuta egoteak eskaintzen dituzten aukerak irekitzea.
  • Enplegu-defizit handiena duten herriei beste alde batzuetarako sarbidea berma-tzea (komunikabideak hobetuz, garraio publikoaren bitartez). Herritar guztiek izatea etxetik lantokirako joan-etorriak egiteko aukera.
  • Errepidean zeharreko garraioaren etengabeko gorakadak areagotu egingo ditu poluzioaren eta energi kontsumoaren gaineko eraginen ondoriozko arazoak eta, seguraski, datozen urteotan garraio-modalitate horiek murriztu egin beharko dira. Horretarako, komenigarria izango litzateke aurrea hartu eta garraio-azpiegitura alternatiboak garatzea, trenbidean zeharreko merkantzien garraioa esate baterako.
  • 10.000 biztanletik gorako udalerrietara helduko den sare telemetiko bat garatzea, sare telematikoaren aukerak erabiliz zerbitzu berrien inguruan enplegua eta enplegu-mota berriak sortzeko (telelana).
  • LAAetatik hiriburuetako erdiguneetan gaur egun dagoen egoitza-enplegua orekari bere horretan eusteko ahaleginak egitea komeniko litzateke, etxetik lanerako joan-etorrietan norberaren ibilgailua erabiltzearen arazoa murriztu egiten baitu.
  • Energi eskariak etengabe gora egin izanaren ondorioz, kezka larria piztu da energi baliabideen izaera mugatuari buruz. Gainera, baliabide berriak eskura izateko egin behar diren inbertsio garrantzitsuak direla-eta, energia zentzuz erabiltzera jo beharra dago, energi aurrezpena ahalik eta gehien sustatuz.
  • Energi kontsumoen ondoriozko ingurugiro-arazoak poluziokontrako neurriak erabiliz eta energi eraginkortasun eta aurrezpenerako potentzialak ahalik eta gehien aprobetxatuz arindu beharko dira: kontsumitu gabeko energia da gu-txien poluitzen duena. Zentzu honetan planteatzen da Europako Erkidegoaren mailan (Holandak 1996ko urtarrilaren 1az geroztik aplikatzen du) gehiegizko kontsumoa kargatzen duen eta energia berriztagarrien garapena eta energi aurrezpena sustatuko dituen ekotasa bat ezartzea.
  • Energi aukera jakin batzuekiko gehiegizko menpekotasunaren aurrean, "mix" energetiko malguagoa eta hornidura-iturriren batean izan litezkeen nahasmenduekiko ez hain ahula edukitzeko aukera eman diezagukeen energi iturrien diber-tsifikaziora jo beharko da. Energiaren merkatu bakarrak, gas naturalera jotzeak eta energia berriztagarriak aprobe-txatzeak indar handia eman diezaiokete dibertsifikazio horri.
  • Energi iturrien eta kontsumo-puntuen arteko hurbiltasun handiagoak askatasun-tarte handiagoak izateko eta kostuetan aurrezpenak lortzeko aukera eman diezaguke, energi merkatuen liberalizazio handiagoa lortzeko aukeraz bestalde.
  • Energi hornikuntzako enpresen kudeaketan egindako hobekuntzek, kontsumitzaileek eta ingurune lehiakorrago batek egingo dieten presioarekin batera, energi baliabide erabilgarrien aprobetxamendu hobea ekarri beharko dute.
  • Herritarrak energi kontsumitzaile gisa duten egitekoaz kontzientziatu eta horretarako prestatzea funtsezkoa izango da problematika honi ikuspegi global batetik aurre egiteko.

Orri honen hastapenara bueltatu

3. Helburuak, irizpideak eta oinarrizko orientabideak.

3.1. Garraio-azpiegiturei buruz ezartzen den helburu nagusia Artezpide hauetan planteatutako Lurralde Ereduaren ondoriozko baldintzei erantzutea da, jarraian adierazitako alderdiak bereziki azpimarratuz:

3.1.1. Euskal hirien sistemaren eta hurbileko inguruko eta Europako ekonomi espazio garrantzitsuenen arteko konexio optimoa bermatzea. Bereziki, garraio-modu desberdinen bidezko konexioak hobetu egin behar dira Burgos-Madrilekin, Kantaurialdeko Erlaitzarekin, Ebroren ardatzarekin Logroñon eta Iruñean zehar, eta Donostia-Baiona iraganbidearekin Bordele eta Pariserantz eta Tolosa-Milanerantz.

3.1.2. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemari elkarrerlazio sendoa ematea, ahalmen handiko bidetzaz baliatuz, Bilbo, Donostia-San sebastian eta Vitoria-Gasteiz arteko osagarritasun desiragarria ahalbidetzeko xedez.

3.1.3. Lurraldeko Eskualde Egituretako burutza desberdinen arteko eta, oro har, tamaina ertaineko hiri desberdinen arteko konexio errazagoa ahalbidetzea, produkzio-sistemaren integrazio handiagoa eta elkarren arteko gizarte eta kultura-harreman estuagoak lortzeko mekanismo gisa.

3.1.4. Eskualde egitura desberdinen arteko barne-egituraketa sendoagoa bermatzea, toki-mailako gune desberdinen eta dagozkien burutza eta azpiburutzen arteko konexioen bitartez eta, orokorrean, landa-areen eta hiri-eremuen arteko harremana estuagoa izan dadin ahalbidetuz, landa-areei beren ingurugiro, paisaje eta kultura-balioen iraunarazpenarekin bateragarria den garapena errazteko aukera emango dien hurbilerraztasun egokia eskainiz.

3.2. Bide-azpiegiturei buruzko proposamenei dagokienez, honako irizpide honi jarraitzea proposatzen da: garraio-arloko eskaintzaren eta eskariaren arteko elkarrekikotasuna bezalako kontsiderazioak alde batera utzita, lurraldeko zonarik isolatuenetarako hurbilerraztasuna hobetu beharra dagoela eta lurraldeko funtsezko elementu desberdinen arteko "elkarrerlazio aukera" globalak optimizatu egin behar direla. Azken batean, garraio-azpiegiturak erabili nahi dira desoreka sor lezaketen egoerak geldiarazteko, herritarrek beren etxebizitzetatik lanera, zerbitzuetara eta ekipamenduetara heltzeko aukera ziurtatuz, Hiri Sistemaren abantailak eta Lurraldeaz gozatzeko aukera ahalik eta jende gehienaren eskueran jartzearren.

3.3. Garraiorako azpiegitura eta ekipamendu desberdinak intermodalitate-irizpidea aintzat hartuta diseinatu behar dira. Gainera, oso garrantzitsua da Garraio Modu desberdinen arteko koordinazioa ziurtatzea, edozein joan-etorri ekonomikoki optimizatu ahal izateko.

3.4. Garraio-azpiegitura desberdinak antolatzeko, hirialde konplexuetan batik bat (Bilbo, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteizko inguruak), arloko ikusmoldea gainditu egin behar da, hirigintza-estrategien eta azpiegituren aurreikuspenen arteko elkarrekikotasuna ziurtatuz, horretarako tartean dauden erakunde desberdinen arteko harremanetarako ituntze-kulturan sakontzeko urratsak emanez. Horretarako, legez ezarritako ihardunbideak erabil daitezke, Lehorreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legea batik bat. LAAetako erreferentziek eta Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planen testuinguruan egindako proposamenek izan behar dute azpiegiturak eraikitzeko erreferentzi esparrua, batez ere aztergai ditugun hirialde konplexu hauetan.

3.5. Hirialde nagusietan ahalmen handiko garraio publikorako aukerak ezarri edo bultzatzea, bertan dagoen eskariaren exijentzien arabera; bereziki, Bilboko Metroari eta Aldiriko Trenbide Sareari dagokienez.

3.6. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan zeharreko pasaerako trafikoaren baldintzak hobetu egin behar dira, eta Lurralde Historikoetako Hiriburuetako Hirialdeetako pasaerako eta asaldurako trafikoak bereizi.

3.7. Euskal Aireportuen Sistema bultzatzea, bere aukerak optimizatuz eta Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostia-San Sebastiango eta, orobat, Miarritze eta Iruñeko Aireportuen eskaintza koordinatu eta planifikatua ezarriz. Euskal aireportuen sistemaren aktibo baliagarriak, hain zuzen ere, bere aireportu desberdinen espezializazioan eta hauen arteko osagarritasunean du jatorria, baita elkarren arteko erlazio operatiboen sustapenean ere.

3.8. Bilboko Portuaren zabalkuntza erraztea, azpiegitura eta sarbide egokiak ezarriz, trenbidez zein errepidez, Atlantikoko maila goreneko portuaren bokazioa sendotuz, eta hori guztia Itsasadarraren ingurunea eraberritzeko estrategiarekin behar bezala koordinatuz. Pasaiako Portuan dagoen portu-azpiegituraren aktiboa bultzatzea. Euskal kostaldean ingurune naturalaren babesarekin bateragarriak diren ur-kiroletarako azpiegiturak gara daitezen sustatzea.

3.9. Telekomunikazio-azpiegiturek balio estrategiko ikaragarria dute gaur egun, eta are gehiago etorkizunean. Hori dela eta, ahalegin handia egin behar da Euskal Herria mota honetako azpiegitura-euskarriaz hornitzeko. Bereziki, Zerbitzu Integratuen Sare Digitala (ZISD-RDSI) eta oinarrizko telekomunikazio-sarea ahalik eta laisterren abiarazteko ahaleginak egingo dira, herritar guztiek oinarrizko telefono-zerbitzuetara heltzeko aukera izan dezaten. Halaber, Spritel ekimena bultzatu behar da, baita beste sare telematiko batzuk osatzeko lanak ere.

3.10. Bilbon, Gasteizen eta Irunen dauden Garraio Zentro Integratuak sustatzea.

3.11. Energi iturri erabilgarriak dibertsifikatzea, petrolioarekiko menpekotasuna murriztuz eta gas naturalaren eta energia alternatiboen sarrera bultzatuz.

3.12. Konterbazio eta aurrezpenera zuzendutako iharduketak sustatzea. Horretarako, eraginkortasun txikieneko erabilerak murriztu eta industri instalazioen berriztapen eta modernizazioa eta kogenerazio-planak bultzatuko dira, langileen prestakuntzarako programak antolatuko dira ekipo eta instalazioen energi eraginkortasun hobetu ahal izateko, eta eraikinen isolamendua hobetzera zuzendutako neurriak eta berokuntza zentraleko sistema kolektiboen instalazioak bultzatuko dira.

3.13. Herritarrak kontzientziatzea energi problematikaren eta energia zentzuz erabili beharraren garrantziaz, herritarren kontsumo-ohiturak pixkanaka aldatzera zuzendutako informazio-kanpainak eginez.

3.14. Energi azpiegiturak Artezpide hauetan proposatutako Lurralde Ereduaren ondoriozko eskakizunetara egokitzea.

3.15. Euskal Autonomia Erkidegoko energi politika Estatu-mailan eta Europako Batasunean egindako politikarekin eta energi sozietateek berek burututako plan eta programekin bateragarri egin eta koordinatzea.

Orri honen hastapenara bueltatu

4. Artezpide orokorrak.

4.1. Garraiabide bakoitzari berariazko eginkizuna dagokio Sistema Integratu Globalaren barruan, hurrengo ataletan ezarritako irizpide orokorrekin.

4.2. RENFEren, ET/FVren eta FEVEren Aldiriko Zerbitzuak hartzen dira populazioa kontzentratzen den iraganbide nagusietan zeharreko bidai bolumen handiak bideratzeko egokientzat.

4.3. Metroa bestalde, Bilboko Hirialde Integratuaren barnealdeko joan-etorriak egiteko garraiabiderik egokientzat har-tzen da.

4.4. Autobusa kolektibo handien eta eskari-eremu desberdinen arteko harremanetarako garraiabide ezin hobetzat hartzen da, eskari ertain edo txiki bati erantzuteko malgutasun eta ahalmen handia baitauka.

4.5. Norberaren automobila zentzuz erabili beharreko garraiabidetzat hartzen da, beste garraiabideekin konbinatuta eta hauetara heltzeko modu gisa, alegia. Ez da komenigarritzat jotzen norberaren automobila sistematikoki eta neurriz kanpo erabiltzea EAE barruan edozein motatako joan-etorriak egiteko. Garraiabide hau bereziki egokia da aglomerazio handietatik kanpo egiten diren joan-etorrietarako, horietara heltzeko ahalmen handiko beste garraiabideekin konbinatuz.

4.6. Garraiabide desberdinen eta hauen azpiegituraren artean koordinazio egokia lortu ahal izateko, Artezpide hauek garatuko dituzten Planetan koordinazio hori ahalbidetuko duten iharduketa puntualak proposatuko dira, hala nola Autobus Geltokiak, Tren eta Metroaren arteko Trukagailuak, Garraio Zentro Integratuak eta horretarako bururatu edo diseinatutako bestelako iharduketak.

4.7. Oso garrantzitsutzat jotzen da Trenbidea merkantziak garraiatzeko bide gisa sustatzea, batez ere industria astunak eta portu-trafikoko bolumen handiko merkantziak garraiatzeko. Hori dela eta, lurralde barruko trenbide-azpiegiturak bultzatu eta babestu beharra dago. Karga-hausturako puntuak ahalmen handiena eta konexio onena duen errepide-azpiegiturarekin elkarrekikotasuna gordez egin beharko dira.

4.8. Arreta berezia jarriko da garraio-azpiegitura hiri-ehunetan egokiro integratzeko, sarritan hiriaren eszena eta funtzionaltasunerako traumatikoak izatera iristen diren haustura edo etenik izan ez dadin. Hiriaren eremu barruan, eta giro bereziki hiritarretan, herribidearen izaera errepidearenari nagusitu behar zaio. Bide-azpiegiturari jarraikitasuna eman eta bere baldintza edo ezaugarri geometrikoak errespetatu behar direnean, ingurabide gisako soluzioetara edo hiriaren izaera iraunaraztearekin bateragarriak diren bestelakoetara joko da. Dena den, ingurabideak diseinatzerakoan, kasuan kasuko herriguneen gaineko hirigintza-eragina kontuan hartuko da batik bat, eta hori, bai ikuspegi funtzionaletik, bai morfologiko eta estrukturaletik.

4.9. Tren-geltokien inguruei tratamendu berezia eman beharko die dagokion udal-plangintzak. Artezpide honetan trenbidearen etorkizuneko garapenari ematen zaion protagonismoak, aldi berean, tren-geltokiek eta hauen inguruek dagozkien hiri eta herriguneetan izango duten protagonismoan izango du islada.

4.10. Kapitulu honen 3.4. puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, Bilbo metropolitarreko, Donostia-Beterriko eta Gasteizko Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek bereziki azpimarratuko dute hiriburu desberdinetako garraio-sistemaren diseinua, bertan inplikatuta dauden erakundeen arteko ituntze-prozesu zabal baten bitartez. Hauxe izango da garraio-arloko iharduketa desberdinak aurrera eramateko erreferentzi esparrua.

4.11. Energi azpiegituren garapenak aldi berean ekingo die hornidura-iturrien dibertsifikazioari, gas naturalaren erabilera eta energia alternatiboen presentzia bultzatuz, eta hauek lurralde-estrategiekin koordinatzeko eginkizunei eta, horrez gain, arreta berezia eskainiko die plangintza eta ikerketa-lanei.

Orri honen hastapenara bueltatu

5. Artezpide partikularrak. Errepideak.

5.1. Azpimarratu beharra dago LAA hauek ez dutela Errepide Plan berri bat idazteko asmorik. Lortu nahi den lurralde-eredua konfiguratzeko garrantzitsutzat jotzen diren konexioak dira bertan iradokitzen direnak. LAAetan seinalatzen diren adierazpenak Euskadi osoari edo Lurralde Historiko bakoitzari dagozkion Errepideetarako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan desberdinen etorkizuneko berrikuspenak idazteko erreferentzia gisa erabiliko dira.

5.2. Errepide-arloko politika lurralde-mailan ezartzeko ondorioetarako, Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plantzat hartuko dira Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak aurrerantzean idazten dituen Errepide Plan Orokorraren bertsioak eta Foru Aldundiek hurrenez hurreneko Lurralde Historikorako lantzen dituzten Errepide Plan desberdinak.

5.3. Kontzeptuzko ikuspegiari dagokionez, honako tipologia hau ezartzen da idazati honetan proposatutako bide-konexioetarako:

  1. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren kanpoko konexioak.
  2. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren elkar-konexioak.
  3. Eskualde Egituren arteko konexioak.
  4. Interes paisajistikoa duten kostaldeko ibilbideak.

Kontuan izan behar da eredu globalaren egituratzaileenak diren konexioak baino ez direla adierazten. Ezarritako bide-tipologiak ez du ezinbestean elkarrekikotasuna gordetzen dagokion Errepide Plan Orokorrak trazadura eta sekzioa zehaztuko dizkien bideen diseinuarekin.

5.4. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren kanpoko konexioak.

5.4.1. Bilbo eta Santander eta Kantaurialdeko Erlaitzaren arteko konexioa A-8 autobidean zehar.

5.4.2. Burgos eta Madrilekiko konexioa A-1 autobidean zehar.

5.4.3. Bilbo eta Vitoria-Gasteizetik Logroño eta Ebro Ibaiaren Ardatzerako konexioa A-68 autobidean zehar. Vitoria-Gasteiztik Logroñorako zuzeneko konexioa (Vitoria-Gasteiz-Peñacerrada-Urizaharra-Laguardia-Logroño) Biasteri eta Euskal Herriaren arteko konexio sendoagoa bermatuz eta Gasteizko Eskualde Egiturako landalde zabalak integratuz.

5.4.4. Votiria-Gasteiztik Iruñerako konexioa N-1 errepidean zehar Altsasuraino, N-240 errepidetik jarraituz Irurtzunaino eta Autobiarekin lotuz Iruñeraino.

5.4.5. Donostia-San Sebastianetik Iruñerako konexioa Nafarroako Autobia berrian zehar, Ebro Ibaiaren Ardatzerantz jarraitzeko aukerarekin.

5.4.6. Donostia-San Sebastianetik Baiona, Bordele eta Pariserako konexioa A-8 eta A-64 autobideetan zehar eta Tolosa-Milanerako konexioa A-63 autobidean zehar.

5.5. Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren oinarrizko elkarkonexioak.

5.5.1. Bilbotik Donostia-San Sebastianerako konexioa A-8 autobidean zehar.

5.5.2. Bilbotik Vitoria-Gasteizerako konexioa A-68 autobidean eta N-622 errepidean zehar.

5.5.3. Vitoria-Gasteiztik Donostia-San Sebastianerako autobide-konexioa Debako haranean zehar, Urbina ingurutik N-240 errepidetik igaroko dena Maltzagan A-8 autobidearekin lotu arte. Alsasuan zeharreko N-1 errepideak Vitoria-Gasteiz-Donostia-San Sebastian konexioa osatuko du eta, horrez gain, Iparralde-Hegoalde iraganbidea Goierrin eta Arabako Ekialdeko Lautadan zehar. Debako haranean zeharreko autobideak, gainera, Debako harana Mesetarekiko eta Mugarekiko "katigamendutik" aterako du.

5.6. Eskualde Egituren arteko konexioak.

5.6.1. Konexio hauetako batzuk aurreko bi idazatietan aipatu diren iraganbide garrantzitsuetan zehar egiten dira.

5.6.2. Durango-Beasain ibilbidea finkatu egingo da Durango, Elorrio, Arrasate, Bergara, Zumarraga-Urretxu eta Beasain-Ordizia-Lazkaoko guneak konektatuz. Aipatutako iraganbideak, zeharkako ardatz nagusia izaki, Gipuzkoako hiru haran garrantzitsuenak (Urola, Oria eta Deba) Goierri eta Durangaldearekin lotzen ditu eta, horrenbestez, fun-tsezko elementua da Gipuzkoako eta Euskal Herriko lurraldearen integrazioan.

5.6.3. Plentzia-Elgoibar erabateko ibilbide gisa finkatuko da Plentzia, Mungia, Gernika, Markina eta Elgoibarko guneak konektatzen dituena.

5.6.4. Plentzia-Elgoibar ibilbide honetako guneen arteko gainerako oinarrizko konexioak hauek izango dira:

  • Plentziatik Getxora.
  • Mungiatik Getxo, Derio, Bermeo eta Bakiora.o Gernika-Lumotik Amorebieta-Echanora
  • Markina-Xemeindik Lekeitio, Ondarroa, Durango eta Eibar-Ermura. Eibartik Markina-Xemeinerako Arraten zeharreko konexioa interesgarria izan liteke epe luzera lurraldearen ikuspegitik. Aldez aurretik Eibar-Ermua errepidea eta Trabakuako mendatea egokitu egin beharko dira.

5.6.5. Honako hauek ere oinarrizko konexiotzat hartzen dira:

  • Azpeitia-Azkoititik Elgoibar, Zarautz eta Zumarragara.
  • Tolosatik Nafarroako Autobiara Berastegin zehar.

5.6.6. Azpeitia-Azkoititik Tolosarako konexioa, zeharkatzen duen ingurune naturalaren interesa dela eta, 5.7. idazatiko interes paisajistikoa duten ibilbideei asimilatutzat hartzen da.

5.6.7. Arratiako Eskualde Egituraren integrazioa finkatuko da Igorre iraganbide garrantzitsuekin (Bilbo-Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteiz-Donostia-San Sebastian) konektatuz N-240 errepidean zehar eta N-634 errepidearekin lotuz ahalik eta hurbilerraztasun handieneko puntu batean.

5.6.8. Llodio-Miranda de Ebro eta Miranda de Ebro-Laguardia erabateko ibilbide gisa finkatuko dira, alde batetik Laudio, Amurrio, Urduña, Espejo eta Miranda de Ebroko guneak konektatzen dituztenak eta, bestetik, Miranda de Ebro, Labastida eta Laguardiai konektatzen dituztenak.

5.6.9. Llodio-Miranda de Ebro eta Miranda de Ebro-Laguardia ibilbide hauetako guneen arteko gainerako oinarrizko konexioak hauek izango dira:

  • Llodiotik Kadaguako haranera Okondon zehar.
  • Amurriotik Balmasedara Aiara eta Artziniegan zehar, eta Amurriotik Vitoria-Gasteiza A-624 errepidean zehar.o Espejotik Vitoria-Gasteiza Gesaltzan zehar.
  • Miranda de Ebrotik Kanpezura Zanbrana, Peñacerrada-Urizaharra, Lagran eta Bernedon zehar.
  • Laguardia Logroño eta Kanpezura.

5.6.10. Kanpezutik Vitoria-Gasteizerako konexioa Azazetako mendatean zehar, eta Kanpezutik Agurainerako konexioa Maeztun zehar.

5.6.11. Kadaguako iraganbidea sortzea, Bilbotik Balmaseda-Zallaraino. Balmasedatik Muskizerako konexioa. Balmasedatik Kantabriarako konexioa. Balmasedatik Amurrio eta Vitoria-Gasteizerako konexioa 5.6.9. puntuan adierazitako bidean zehar.

5.6.12. Andoain-Hernani-Oiartzun-Irun ardatza sortzea.

5.7. Interes Paisajistikoa duten Kostaldeko Ibilbideak.

Jarraian adierazitako kostaldeko ibilbideak egokituko dira:

5.7.1. Deba-Mutriku-Ondarroa-Lekeitio-Ipazter-Ea-Ibarrangelu-Laga eta Laidako hondartzak, Arteagaraino.

5.7.2. Mundaka-Gernikako Itsasadarraren mendebaldeko aldean, jolas eta atsedenerako kostaldeko ibilbideak Gernika-Lumo, Bermeo eta Bakion zehar jarraituko du Gorliz-Plentziaraino eta hemen aurreikusitako Getxo-Plentzia iraganbideari lotuko zaio.

5.7.3. Izaera honexekin proposatzen da Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Deba eta Mutrikuko guneak lotzen dituen N-634 errepidearen tartea.

5.7.4. Bideune hauen diseinu eta eraikuntzan, ingurugiro-kalitatea, begiratokiak, laguntza-zerbitzuak eta jolas eta atsedenerako ekipamendu osagarria nagusitu egingo zaizkio lurraldeko puntu bat beste batekin konektatzeko eginkizunari berari, beti ere bide-funtzionaltasuneko ezaugarri jakin batzuetan oinarrituta.

5.8. Errepideei buruzko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek eta Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planek Eskualde Egitura bakoitzean ibilbideak osatzeko beharrezkoak diren iharduketak proposatuko dituzte, horietako bakoitzaren barneko lurralde-egituraketa hobea ziurtatzearren. Horrez gain, Atseden Leku eta Espazio Naturaletarako hurbilerraztasuna ziurtatzeko iharduketak proposatuko dituzte. Zehazki:

5.8.1. Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak, ibaian zeharreko portu jarraiaren kontzeptua gaindituz, bide-egitura berria ezarriko du inguru metropolitarrean, ibaiaren bi aldeak eta Itsasadarraren bazterrean sortutako garapen eta aukera-eremu berriak konektatuko dituena.

5.8.2. Donostia-Beterriko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak pasaerako eta asaldurako trafikoak bereizteko beharrezkoak diren ingurabideak aintzat hartuko dituen bide-egitura aurreikusiko du.

5.9. Errepideei buruzko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planek, beren aginpideko lurralde-eremuan, Aireportuetara, Portuetara eta bestelako trafiko-sorguneetara errepidez egoki heltzeko aukera ziurtatuko duten iharduketak proposatuko dituzte.

Orri honen hastapenara bueltatu

6. Artezpide partikularrak. Trenbideak

6.1. Abiadura Handiko Trenbideak

6.1.1. Lurralde Historikoetako hiru hiriburuak elkarrekin eta Euskal Autonomia Erkidegoa Iberiar Penintsularen gainerakoarekin eta Europarekin konektatuko dituen ahalmen handiko trenbide-garraiabidea Abiadura Handiko Trena izango da. Eusko Jaurlaritzako eta Gobernu Zentraleko ordezkarien artean hitzartu zuten proiektu honek hiru euskal hiriburuak komunikatu eta estatuko eta Europako sareekin konektatuko dituen "Y" formako nazioarteko zabalerako trenbide berri bat eraikitzea du helburu.

6.1.2. Nazioarteko zabalerako trenbide-trazadura berria Bilbo-Irun iraganbideak osatuko du. Iraganbide honek A-8 autobideari paralelo samar jarraitzen dio Durangoraino, gero E-6322 errepidetik hurbil jarraitzeko Zumarragaraino eta hemendik Tolosa eta Andoainen zehar Iruna; Gasteiztik Arlaban gainean zehar helduko da iraganbide nagusira, eta Elorrio inguruan konexioa.

6.1.3. Euskal Y-aren eta Iruñea eta Zaragozaren arteko abiadura handiko trenbide-konexioa, 1993-2007 Azpiegituren Gida Planean aurreikusia, garrantzi handikotzat jotzen da Euskal Herria Ebro ibaiaren Ardatzean neurri handiagoan integratzeko. LAA hauetan funtsezkotzat jotzen da Vitoria- Gasteiz-Burgos-Valladolid-Madril tarteunea abiadura handiko trenbideen ezaugarriekin eraikitzea, oinarrizko elementua izan baitaiteke Euskal Herria Penintsularekin konektatzeko Euskal Herrian zeharreko Madril-Paris ibilbidearen testuinguruan.

6.1.4. Y trenbidearen proiektu honek balio estrategiko handia dauka Euskal Herriaren kanpoko konexioetarako ezezik, euskal hiriburuen gune anitzeko sistemaren elkarkonexio sendoa ahalbidetzeko ere. Bultzada erabakigarria ekarriko du euskal sistema hiritarraren hierarkiako maila gorenaren integrazioa ahalbidetzeko eta Bilbo, Donostia-San sebastian eta Vitoria-Gasteizko ekonomi ihardueren, ekipamenduen eta giro hiritarren arteko osagarritasuna eta erlazioa errazteko eta Iruñearekin konexio sendoagoa eratzeko, zentraltasun-nodo zabala konfiguratuz Europako testuinguruan.

6.1.5. Euskal Y deritzona bezalako trenbide-azpiegitura bat eraikitzeak inbertsio-ahalegin garrantzitsua dakar, eta hori optimizatu beharra dago. Horregatik, geldialdi-disziplina propioa duten ibilbide luzeez gainera, oso garrantzitsua da azpiegitura hau trinkotasunez erabiltzea Lurralde Historikoetako hiru hiriburuak elkarrekin, Iruñearekin eta bitarteko puntu selektibo batzuekin konektatzeko.

6.1.6. Y trenbiderako aukeratzen den behin-betiko trazadurak, ingurugiroaren gaineko eragina minimizatzeko irizpidera eta bideragarritasun tekniko-ekonomikoko irizpideetara egokitzeaz gainera, ahal den neurrian euskal aireportuen sistemarekiko eta beste azpiegitura osagarri batzuekiko intermodalitate-irizpideari jarraitu beharko dio. Testuinguru honetan, Forondako aireportua Bilbora eta Donostia-San Sebastianera "hurbiltzea" epe luzera bere bideragarritasun eta garapenerako funtsezkotzat jotzen da.

6.1.7. Y trenbidearen trazaduran, eraikuntzak finkatutako eremuetatik hurbil dauden inguruetan, hiri-oztopoak ez eratzeko ahaleginak egingo dira.

6.1.8. Abiadura Handiko trenbide-azpiegitura garatzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak eta Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek Iruñerako konexioaren kokalekua zehatz-mehatz aztertu eta ezarriko dute. Halaber, 6.1.5. idazatian adierazitako irizpideen arabera sartu beharko liratekeen geltokiak, geraleku posibleak eta beste hainbat alderdi zehaztuko dituzte.

6.1.9. Hiru hiriburuetako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek xehetasun osoz aztertuko dituzte Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren kokalekua aukeratzeak planteatzen dituen arazo eta aukera desberdinak, aukeraketa horrek dakartzan udalaz gaindiko lurralde-mailako inplikazioak direla-eta.

6.2. Ibilbide Luzeko Trenbideak

6.2.1. Hiru hiriburuetako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek hirialdeetarako eta hauen industrialdeetarako trenbide-sarbideak diseinatuko dituzte.

6.2.2. Oro har, trenbide-sarbideei buruzko planetan oztopoak osatzea eta ingurugiro-narriadura saihestu behar dira, hiriguneetarako sarbidea ahalbidetuz.

6.2.3. Bilbo Metropolitarretik Mesetarako zuzeneko sarbide-sistema ezarriko da, gutxienez honako iharduketa hauek barne hartuko dituena:

  1. Merkantzi Geltoki berria Bilbo Metropolitarrean.
  2. Porturako eta inguruetako ekonomi iharduerako eremuetarako sarbidea.

6.2.4. Bilbo Metropolitarraren esparruari dagokionez trenbide-azpiegitura zehatz-mehatz Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak antolatuko badu ere, honako artezpide hauek proposatzen dira:

  1. Merkantzi geltoki berria Bilboko Portu Autonomoarekin elkarrekikotasunean.
  2. Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren egokitzapena Abandoko Intermodalean.

6.2.5. Donostia-Beterriko Eskualde Egiturarako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planari buruz ohar berbera eginez, egungoen trazadura alternatiboak ezarriko dira ibilbide luzeko merkantzien nahiz bidaiarien trafikorako, trafikoa Hiriguneen barnealdetik pasa ez dadin. Horrek ondoko irizpideei jarraitu beharra dakar:

  1. Bidaiarien geltoki berria, Abiadura Handiko Trenari egokitua.
  2. Merkantzi Geltoki Berria: Irunek merkantzien transferentziarako Zentro Intermodala ezartzeko eskaintzen duen potentzialtasuna aztertuko da. Bestalde, Pasaiako porturako zuzeneko sarbidea kontuan hartuko da.

6.2.6. Era berean, Vitoria-Gasteizko Eskualde Egiturako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak jarraian adierazitako irizpideen arabera antolatuko ditu trenbide-azpiegiturari buruzko zehaztapenak:

  1. Bidaiarien geltoki berria Gasteizen, Abiadura Handiko Trenari egokitua.
  2. Merkantzi Geltoki Berria Jundizko industri poligonotik eta Garraio Zentro Integratutik hurbil.

6.3. Aldiriko Trenbideak.

6.3.1. Oinarrizko orientabideak.

  1. Aldiriko tren-zerbitzuak hartzen dira iraganbide nagusietan zeharreko bidai bolumen handiak bideratzeko egokientzat. Garraiabide honek izango du etorkizun hurbilean Bilbo eta Donostia-San Sebastiango Inguru Metropolitarren funtzionaltasuna bideratzeko erantzukizuna, norberaren ibilgailuaren erabilera neurrigabea ez baita bateragarria izango, epe ertain eta luzean, Euskadiko populazioaren zati handi bat biltzen duten lurralde hauen funtzionamendu eraginkorrarekin.
  2. Azpiegitura estrategikoa da iharduerak dentsitate handiko hirialdeetatik hurbileko lurraldeetarantz barreiatzeko prozesuetako asko bideragarriak izan daitezen. Izan ere, isolamendu-maila handia izan ohi duten lurralde horiek etorkizunean protagonismo berria eskura dezakete.
  3. Aldiriko zerbitzu egokia eskaintzerakoan behar bezalako eraginkortasuna lortu ahal izateko, ezinbestekoa da gai honetan aginpideak dituzten erakunde guztien artean lankidetza eta koordinazio estua burutzea.
  4. Hona hemen Bilbo euskarri izango duen kalitate handiko aldiriko tren-zerbitzua gauzatzeko proposatzen diren funtsezko ardatzak:
    1. Balmaseda, Zalla, Guenes, Alonsotegi, Bilbo.
    2. Urduña, Amurrio, Llodio, Bilbo.
    3. Bermeo, Gernika-Lumo, Amorebieta-Echano, Galdakao, Bilbo.
    4. Durango, Amorebieta-Echano, Galdakao, Bilbo.
    5. Sondika, Lezama, Bilbo.
  5. Hona hemen Donostia euskarri izango duen kalitate handiko aldiriko tren-zerbitzua gauzatzeko proposatzen diren funtsezko ardatzak:
    1. Donostia-San Sebastian, Irun, Baiona.
    2. Legazpi, Zumarraga, Beasain, Tolosa, Andoain, Hernani, Donostia-San Sebastian.
    3. Zumaia, Zarautz, Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Donostia-San Sebastian.
  6. Ermua-Elgoibar ardatza. Etorkizunean tarte honetako aldiriko zerbitzuak alde batetik Durangorekin konektatu ahal izango dira eta, bestetik, Zumaiarekin. Honela, Bilbotik Donostiarako linea etengabea lortuko da.

6.3.2. Renfe-ren aldiriko zerbitzua

  1. Aldiriko Zerbitzua sendotu egingo da 6.3.1. idazatian adierazitako oinarrizko ardatzetako tarteetan. Material mugikorra zerbitzu horretarako bereziki diseinatua izango da. Horrez gain, "puntako orduei" dagokien zirkulazio-dentsitaterako beharrezkoak diren hobekuntzak egingo dira seinaleetan eta segurtasunean.
  2. Bilboko Metroaren eraikuntzaren ondorioz, Bilbo-Santurtzi linea bidaiarien trafikotik kendu egingo da eta merkantzien trafikorako erabil-tzen ez diren tarteak kentzeko aukera izango da, hauek okupatzen dituzten eremuak libre utziz. Hauen erabilerak Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planean definituko dira.

6.3.3. ET/FV Eusko Trenbideen sarea.

  1. Aldiriko Zerbitzua sendotu egingo da 6.3.1. idazatian adierazitako oinarrizko ardatzetako tarteetan. Trenbideak, tunelak eta geltokiak egokitzea proposatzen da, baita komunikazio eta segurtasunerako elementuak ere, ibilbide hauetan joan-etorrien batezbesteko denbora erakargarriak lortu arte.
  2. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planean beharrezkotzat jotzen diren Metroarekiko erlazio intermodaleko geltokiak sortuko dira.
  3. Egin daitekeen geltokietan, hiri barruko eta hiriarteko autobusekiko konexioa burutuko da.
  4. Trenbideen luzapenak, trazadura-aldaerak, geltoki berriak eta antzeko soluzioak inplementatu beharko dira gaur egun bertatik trenak pasatzen diren arren zerbitzu eskas samarra eskaintzen zaien udalerriei zerbitzu hobea ematearren (Lezama, Galdakao, Donostia-San sebastian eta abar).e. Egun dagoen azpiegitura hobetu egingo da Ermua, Eibar eta Elgoibar artean trenbidearen erabilera bultzatzeko, udalerri hauen arteko konexioa sendotzearren.

6.3.4. FEVE Bide Estuko Trenbideen Sarea.

  1. Aldiriko Zerbitzua sendotu egingo da 6.3.1. idazatian adierazitako oinarrizko ardatzetako tarteetan. Lehentasunezko iharduketak trenbidea, zubiak eta tunelak egokitzea eta trazadura, elektrifikazioa eta katigamenduak hobetzea izango dira. Segurtasuna areagotu eta azpiegituraren ezaugarriak hobetu egingo direnez gero, bidaien batezbesteko iraupenak laburtu egin daitezke.
  2. Bilbo-Santander trenbidea osorik egokitu behar da, elkarteen arteko izaera indartuz eta Enkartazioetako Eskualde Egiturarako aldiriko zerbi-tzua hobetuz.
  3. Arreta berezia jarriko da trenbide-pasagune problematikoak kentzeko eta geltokiak birmoldatzeko edo geltoki berriak eraikitzeko, erabiltzaileari ahalik eta zerbitzu onena eskaintzearren.

6.4. Bilboko Metroa.

6.4.1. Bilboko Metroaren eraikuntzari esker, Bilbo Metropolitarraren funtzionaltasuna nabarmenki hobetuko da, eta garraio publikoaren protagonismoak nabarmenki egingo du gora. Muturretako gune metropolitarren arteko komunikazio arinagoa ahalbidetuko du, bere ibilbidearekin estaltzen duen espazioa hobeto integratzeko aukera emango duen aldi berean. Metroak Bilboren zerbitzugune-eginkizuna indartu egingo du eta Uribe Kosta inguruko egoitza-erabileren hedapena estimulatuko du. Halaber, ezkerraldeko udalerrien arteko funtzionaltasuna faboratuko du.

6.4.2. Eusko Jaurlaritzak bere garaian onartu zuen Metroaren Eraikuntza Planak ezarriko ditu lineen definizioa eta geltokien kokalekuak.

Orri honen hastapenara bueltatu

7. Artezpide partikularrak. Aireportuak

7.1. Euskal Autonomia Erkidegoko aireportu desberdinen antolamenduak "Euskal Aireportuen Sistemaren" kontzeptuari erantzungo dio eta osagarritasun eta espzezializazio-irizpideei jarraiki diseinatuko da. Euskadi bezain lurralde txiki eta dentsitate handiko batean hiru aireportu izateak eta Miarritze eta Iruñeko aireportuak hurbil edukitzeak azpiegitura hauek ikuspegi global eta integratu batekin antolatzea aholkatzen dute.

7.2. Sondikako airepoartua da Euskadin trafiko handiena daukana, bere inguruetan bizi baita Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren erdia baino gehiago. Testuinguru honetan, lehentasunezkotzat jotzen da bere instalazioak hobetu eta zabaltzea. Horretarako, Administrazio Zentrala eta Eusko Jaurlaritza konpromisu batera iritsi dira, terminal berri bat eraiki, pista luzatu eta hobetu, errodadurapista paralelo berri bat eraiki eta beste hainbat hobekuntza garrantzitsu egiteko.

7.3. Vitoria-Gasteizko aireportuak oso kalitate handiko azpiegitura dauka eta oso erabilera-maila txikia. Oso garrantzitsutzat jotzen da bere erabilera-maila nabarmenki handitzeko aukera emango duten espezializazio-lerroak identifikatzea, beste aireportuetan eskaintzen diren zerbitzuekiko osagarritasunaren bitartez. Foronda aktibo garrantzitsutzat hartu behar da Euskal Aireportuen Sistemaren testuinguruan, oso potentzialtasun handia baitauka "industri aireportu" gisa edo merkantziak kargatzeko aireportu gisa.

7.4. Donostia-San Sebastiango aireportua bere zerbitzua eta segurtasun-baldintzak optimizatuz finkatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko beste aireportuekin eta Miarritzekoarekin osagarritasunak bilatzen ahaleginduz.

7.5. Aireportuak, inolako zalantzarik gabe, etorkizunean gero eta garrantzi handiagoa izango duten azpiegiturak dira. Euskal Aireportuen Sistema ekonomia garatzeko faktore indartsua da, Euskadiko ekonomi iharduerako eremu nagusiekin integratuta egon behar duena.

7.6. Sondikako inguruetan, Asuako haranean, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak arautu behar dituen ekonomi iharduera sofistikatuen euskarri izateko bokazioa duen lurralde zabal bat identifikatzen da LAAetan. Eremu horretan dago Zamudioko Teknologi Elkartegia eta enpresa-parkeak, hotelak, negozioguneak eta aireportuaren inguruetan kokaturik egoteak abantaila konparatiboak ematen dizkien beste iharduera batzuk aurki daitezke bertan.

7.7. Forondako inguruetan, halaber, ekonomi ihardueren eremu sofistikatu bat sortzea proposatzen da. Eremu hau aireportutik eta hiritik gertu dago aldi berean eta, horrez gain, Vitoria-Gasteiz-Miranda ekonomi ihardueren iraganbidetik hurbil. Testuinguru honetan kokatu behar da Miñaoko Iharduera Berritzaileen Parkea.

7.8. Intermodalitateak gero eta protagonismo handiagoa hartu behar du merkantzien eta, batez ere, bidaiarien garraioan. Errepide, trenbide eta airean zeharreko garraio-sistemen integrazioak lurraldeen lehiakortasuna areagotu egiten du. Bereziki, oso garrantzitsua euskal trenbide-sistema berriak elkarrekikotasun koherentea izatea aireportuen sistemarekin.

7.9. Aireportuak dituzten Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek arreta berezia eskainiko diote aireportuek ekonomi ihardueren eremuekin eta dagozkien hirialdeekin dituzten erlazio fisiko eta funtzionalen definizioari.

7.10. Euskal Aireportuen Sistemarako Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan bat idatziko da; bertan, gutxienez, aurreikus daitekeen eragina jasango duten aireportu-inguruneen mugaketa eta aireportu bakoitzaren etorkizuneko zabalkuntza bermatzeko moduko lur-erreserbaren mugaketa definituko dira.

Orri honen hastapenara bueltatu

8. Artezpide partikularrak. Portuak.

8.1. Bilboko Portua.

8.1.1. Bilboko Merkataritza Portua funtsezko egitura da Bilbo Metropolitarraren etorkizuneko garapenerako. Ekonomi ihardueraren dinamizatzaile gisa betetzen duen eginkizuna dela-eta, portu hau Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura garrantzitsuenetako bat da.

8.1.2. Gai honetan, Bilboko Portuaren zabalkuntza eta egokitzapena lehentasunezko iharduketatzat jotzen da.

8.1.3. Portuaren inguruetan Iharduera Logistikoen Zona bat eraikitzea ahalbidetuko da, portu-iharduerarekin zerikusia duten enpresak behar bezala garatzeko behar adinako tamainakoa.

8.1.4. Bilboko Portuan Zona Franko bat sortzeko erraztasunak emango dira, oso erakargarria baita kanpoko merkataritza-konpainientzat eta portuko trafikoa handitzeko. Espainia Europako Ekonomi Erkidegoan erabat integratu denez eta aduana-barrerak ezabatu egin direnez gero, guztiz gomendagarria da "Zona Franko" hau eratzea, batez ere Estatu Batuetatik eta Latinoamerikatik datorren itsas trafikoa erakartzeko.

8.1.5. Merkataritza-erabileretarako beharrezkoak ez diren barneko aldeetan ur-kirolen erabilera bultzatuko da; horretarako, azpiegitura egokia osatzeko beharrezkoak diren obrak egingo dira. Industria nautikoen kokapena ahalbidetuko da merkataritza-erabileretarako behar ez diren eta garapen hauek egiteko modukoak diren kai eta urbazterretan.

8.1.6. Bilboko udalerrian eta Itsasadarraren ertzetan kokaturik dauden portulurrak pixkanaka libre uztea eta bertako instalazioak Abraren Kanpoalderantz lekualdatzea proposatzen da, Itsasadarrean zehar aurreikusitako hiri-berriztapenerako eragiketak burutu ahal izateko.

8.1.7. Ezinbestekoa da Portuaren inguruetan lurzorua aurreikustea portu-iharduerarekin loturik dauden zerbitzuak ezartzeko, hala nola kontsignazio-enpresak, merkantzien garraioko enpresak, aduana-gestoriak eta abar.

8.1.8. Portua kudeatzeko sistemak modernizatzen jarraitzea proposatzen da, itsas trafikoarekin zerikusia duten zerbitzu aurreratuak garatzeko aukera emango duten eta portu-zerbitzuen lehiakortasun eta eraginkortasun handiagoa ziurtatuko duten teknologia berriak sartuz.

8.1.9. Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak espazio bat aurreikusi beharko du sektorearekin zerikusia duten ekonomi ihardueren eremu bat sortzeko: banaketa, itsasuntzi-konponketa, leasing eta edukiontzi-konponketa, kirol-nabigazioa eta bestelako zerbitzuak, portuen inguruetan beren iharduerak egoki garatzeko esparru naturaletako bat aurkitzen baitute.

8.1.10. Bilboko Portuaren zabalkuntza jatorria/helmuga Portuan duten merkantziak garraiatzeko komunikabide malgua eta azkarra ahalbidetuko duten tren-sarbideen instalazioarekin batera kontuan hartu behar da. Abraren Kanpoaldeko zabalkuntza-obrak hasita daudenez eta Merkantzien Geltoki Multifuntzionala Portuan kokatzeko erabakia hartu denez gero, are beharrezkoagoa da Porturako tren-sarbideen burutzapena presakotzat hartzea, Portutik Bilbo eta Mesetarako lotura arina lortu ahal izateko.

8.2. Pasaiako Portua.

8.2.1. Estatuko portuen artean lehen mailako merkataritza-portu gisa finkatu behar da. Horretarako, errepide eta trenbidean zeharreko hurbilerraztasunari eusti beharko zaio, horretarako azpiegitura beste eginkizun hiritarragoetatik babestuz.

8.2.2. Halaber, kai berriko zerbitzugunea ahal den neurrian handitu behar da, edukiontziak hobeto manipulatu ahal izateko.

8.2.3. Arrantza-iharduera egoki gara dadin zainduko da, iharduera hau jasaten ari den aldaketa bortitzetara egokitzeko aukera emango duen plangintza malgua eginez.

8.2.4. Jolas eta kirolerako itsasuntziak kokatzeko eremu bat aurreikusiko da, lehentasunezkotzat jotzen diren merkataritza eta arrantza-erabileren kaltetan izan gabe.

8.2.5. Bilbo eta Baionako portuekin lankidetzan iharduteko prozesu trinkoago bati hasiera ematea, azpiegitura hauen potentzialtasunak eta osagarritasunak aprobetxatu eta eskaintza hobetzeko.

8.3. Euskal Autonomia Erkidegoko beste portu batzuk.

8.3.1. Gainerako portuen iharduera nagusia, beren ezaugarriak eta etorkizunerako dituzten aukerak eta ustiapen optimorako behar dituzten iharduketak kontuan hartuta, kasu bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen Gida-Planetan finkatzen dena izango da.

8.3.2. Aukera errealen arabera, arrantza-erabilerari lehentasuna ematen zaio Bermeo, Ondarroa, Getaria eta Hondarribiko portuetan. Bermeokoan merkataritza-erabilera ere onartuko da.

8.3.3. Ur-kiroletako erabileren antolamendua bultzatuko da horretarako aski espazio duten portuetan.8.3.4. Portuarekin eta, oro har, iharduera nautikoarekin zerikusia duten industrialdeak garatzeko erraztasunak emango dira beren hurbileko ingurunean honelako garapenak egin ditzaketen portuetan, eta batez ere, Bermeo, Ondarroa, Zumaia, Orio eta Hondarribiko portuetan.

8.4. Kirol-Portuen eta Ur-Kiroletako Instalazioen Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana.

8.4.1. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak gai honetako iharduketa desberdinak antolatu eta koordinatuko dituen Kirol-Portuen eta Ur-Kiroletako Instalazioen Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana sustatuko du.

8.4.2. Euskal ekonomia tertziarizatzeko eta goi-mailako bizi-kalitatearekin zerikusia duten azpiegiturak, ekipamenduak eta zuzkidurak nabarmenki hobetzeko estrategia globalen testuinguruan, kirol-portuak, ur-kiroletako instalazioak eta hauen ingurune hiritarren hirigintza-tratamendu koherente eta sofistikatua helburu desiragarria osatzen dutela irizten zaio. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan hau ahalik eta laisterren idatzi eta abiaraztea, hurrengo idazatietan adierazten diren irizpideei jarraiki.

8.4.3. Kokalekuari buruzko irizpideak

  1. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak edo Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek kokaleku egokiak aukeratzeko irizpideak aipatuko dituzte, bai instalazioen zabalkuntzarako, bai sortu berriak ezartzeko. Horretarako, hainbat irizpide kontuan izango dituzte, besteak beste: populazioaren banaketa, nabigazio-baldintzak, errepide-sarbidea eta lotutako instalazio eta industria nautikoetarako lur-erabilgarritasuna, baita instalazio nautiko berrien ondorioz balioa bereganatzen duten hiri-erabileretarako ere.
  2. Bereziki, instalazioak egun dauden portuetan ezartzea da komenigarriena, hauek zabaldu eta antolatuz, edo bestela, babestuta daudenez gero obra handiak egin beharrik ez duten itsasertzeko eremuetan ezartzea. Gauzak horrela, arrantzarako erabiltzen ez diren garai bateko arrantzako portu-instalazioak erabilera hauetarako aprobetxatzea bideragarria ote den aztertu behar da.
  3. Itsasertzeko inguru jakin batzuk arrazoi tekniko edo ingurugiro-mailakoengatik erabilera hauetatik baztertzeko irizpideak ezarriko dira.
  4. Ur-kiroletako instalazio handiak ezartzeko itsasertzeko inguru gomendagarrien zerrenda landuko da, baita tamaina ertain eta txikikoak hartzeko modukoak diren lekuena ere.
  5. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean komenigarritzat jotzen diren kirol-portu, untzitegi, untziraleku, ainguratoki, gordeleku nautiko eta bestelako itsas instalazioen definizio eta sailkapena ezarriko du.
  6. Halaber, Kirol-Portuetan eta ur-kiroletako instalazioetan derrigorrez eman beharreko zerbitzuak definituko ditu.

8.4.4. Ingurugiroari buruzko irizpideak.

Ingurune naturalean ur-kiroletako instalazioak ezartzeko ahalmena beren tipologia eta sailkapenaren arabera ebaluatu beharko da. Hartutako babes-mailek bereizi egin beharko dituzte kirol-portuak, kirol-erabilerako portu-instalazioak eta instalazio arinak (untzitegiak, untziralekuak eta ainguratokiak). Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Azterlanak dagokien Eragin Adierazpenari men egin beharko diote, indarrean dagoen legeriaren arabera.

8.4.5. Hirigintza eta diseinuari buruzko irizpideak

  1. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak edo Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek aurreikusita dauden ur-kiroletako instalazio berrien eraginpean dagoen udalerri bakoitzeko plangintza egokitzeko irizpideak aipatuko dituzte, hirialdeen eta ekipamendu hauen arteko integrazio fisikoa, funtzionala eta ingurugiro-mailakoa ziurtatu ahal izateko.
  2. Oro har, kirol-portuak hiriko bizi-tza eta iharduerak dinamizatzen dituzten elementutzat hartu behar dira konexiorako elementu fisikoak eta erabilera osagarriak ezartzeko estrategia egokia diseinatzerakoan.

8.4.6. Kudeaketari eta ekonomi eta finantza-bideragarritasunari buruzko irizpideak.

  1. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak berariazko irizpideak emango ditu proposatutako iharduketa nagusien finantzaketari, kudeaketari, egin litezkeen hitzarmenei eta ekonomi eta finantza-bideragarritasunari buruz.
  2. Erreferentzia orokor gisa, herri-ekimenaren eta enpresari partikularren arteko lankidetza-formulak iradokitzen dira, kudeketa eraginkorra ziurtatu eta itsasertzeko espazioak pribatizatzeko mekanismo ezkutuak edo ez hain ezkutuak baztertzearren.
  3. Oso garrantzitsua da kirol-portuen sustapenaren ekonomi eta finantza-bideragarritasunari buruzko azterlanak ongi bideratzea, hots, hiri-esparru handiagoei loturik egon daitezkeen eta ur-kiroletako azpiegituren beren bideragarritasuna bermatzera irits daitezkeen eremu berriak balioz hornitzeko aukera ematen duten iharduketa gisa.

8.4.7. Herri Administrazioaren eta Ekimen Pribatuaren arteko lankidetzarako irizpideak.

Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak ur-kiroletako instalazioen plangintza, sustapen, kudeaketa eta ustiapenean Herri Administrazioen eta ekimen pribatuaren arteko lankidetza egitura-tzeko beharrezko mekanismo juridikoak proposatuko ditu.

Orri honen hastapenara bueltatu

9. Artezpide partikularrak. Telekomunikazioak.

9.1. Artezpide hauen aburuz, telekomunikazio-azpiegiturek balio estrategiko handia dute produkzio-sistemaren lehiakortasunerako eta, horrenbestez, ahalegin berezia proposatzen da Euskal Autonomia Erkidegoa arlo honetan oso azpiegitura aurreratuez hornitzeko. Hona hemen iharduketa-ildo nagusiak:

9.1.1. Terminalak Europako Batasun guztirako Araudia betez homologatzea.

9.1.2. Telekomunikazio-operadoreen kopurua handitzea.

9.1.3. Datu Sare Publikoa handitzea.

9.1.4. Azpiegitura transformatu eta sistema digitaletarantz bideratzea.

9.2. Telekomunikazioei buruzko Erkidegoko Arteztarauak ezartzen duenez, derrigorrezkoa da Telefono eta Datu Sareak Zerbitzu Integratuen Sare Digitalerantz (ZISD-RDSI) eboluzionaraztea. Zentzu honetan, honako iharduketa nagusi hauek burutu behar dira:

9.2.1. Jarraian adierazitakoak zuntz optikoaren bidez konektatzea:

  1. a. Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia-San sebastian eta Iruñea.
  2. b. Vitoria-Gasteiz Logroñorekin eta Miranda de Ebrorekin.
  3. c. Donostia-San sebastian Europako ZISD-RDSI sarearekin.
  4. d. Bilbo Santanderrekin eta Burgosekin.

9.2.2. Bilbo Metropolitarreko zuntz optikozko eraztun digitala osatzea.

9.2.3. Vitoria-Gasteizko hiriko eta Donostia-Beterriko Eskualde Egiturako zuntz optikozko eraztun digitalak egitea.

9.2.4. Eskualde Egituretako Burutza guztiak elkarrekin konektatzea zuntz optikozko zirkuituaren bitartez, eraztun digitalizatuak osatuz Euskal Autonomia Erkidegoa osoan.

9.2.5. Hiriarteko Zentral Automatiko bat ezartzea, gutxienez Eskualde Egiturako Burutza bakoitzean.

9.2.6. Arloko edo Hiriko Zentral digitalizatuak edukitzea, gutxienez hamar mila biztanletik behin.

9.2.7. Herritar guztiei telefono-zerbitzua ematea, Euskal Autonomia Erkidegoa eskaria asetzeko moduko terminal lotura-linea eta zentralez hornituz.

9.2.8. Telekomunikazioak Antolatzeko Legea eguneratu izanaren ondorioz, Autonomia Elkarte bakoitzak bere telekomunikazio-sarea izan dezake. Udalerriek sare honen kanalizazioa aurreikusi beharko dute, baita herriarteko pasabideak ere. Horretarako, dagokion Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana bideratuko da, sare horren trazadura-eskemak eta eraginpeko eremuak finkatuko dituena.

9.3. Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizun hurbilean kable bidezko telebista ezarriko denez gero, eraikuntza berriek eta, batez ere, familia anitzeko eraikinek, jabe bakoitzarentzako kanalizazioak eduki beharko dituzte. Lokal komunetan, ekipo aktiboak eta kable-banagailuak jartzeko moduko leku bat erreserbatu beharko da. Etxebizitza familiabakarra bada, horretarako erreserbatutako lekuak jabetzaren kanpoaldetik bertara heltzeko modukoa izan beharko du. Kable bidezko telebista-zerbitzua lurpean kanalizatuko da, ingurugiroaren gaineko eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Espaloietan, plazetan eta, oro har, herribideetan, zerbitzu-mota honetarako beharrezkoak diren ekipo-aktiboak gordetzeko armairuak instalatzeko lekuak aurreikusiko dira. Dena den, irudi hiritarra eta adierazitako elementuen ikus-eragina bereziki zainduko da.

9.4. Mota guztietako zerbitzuen telekomunikazio-sareak, egungo zein etorkizuneko telebista-zerbitzuenak barne, lurpean kanalizatuko dira, batez ere Multzo Historiko Artistiko Monumentaltzat aitortutako hiriguneetan.

9.5. Zamudioko Teknologi Elkartegian kanpoaldearekin satelite bidez zuzenean komunikatzeko aukera emango duen Teleportu bat eraikitzea. Teleportu hau eraiki eta abiarazten denean, mundu guztiarekin konektatu ahal izango da Eutelsat, Intelsat eta Hispasat sateliteen bidez.

9.6. Banda zabaleko sare telematiko bat ezartzeko proiektuaren burutzapena proposatzen da.

9.7. Euskal Autonomia Erkidegoko Kanalizazio Azpiegiturari buruzko mapa erantsian Sare Primarioaren (Bilbo-Donostia-San sebastian, Bilbo-Vitoria-Gasteiz eta Vitoria-Gasteiz-Donostia-San sebastian) eta Sare Sekundarioaren (Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban) trazadurak ikus daitezke. Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak zehaztuko ditu azpiegitura honi buruzko zehaztapenak.

9.8. Egun dauden aireko azpiegiturak (irratia, telebista, mikrouhinak eta abar) egokitu egingo dira, telekomunikazioen liberalizazioan egiten diren aurrerapenen arabera, kasu horietan antola daitezkeen zerbitzuen eragiketa eta kontrola errazteko ekipamenduak kokatu ahal izateko: pertsona-bilagailuen zerbitzuak, erabiltzaile-multzo itxiko telefonia mugikorra, telefonia mugikor digitala eta abar.

Orri honen hastapenara bueltatu

10. Artezpide partikularrak. Energia.

10.1. Energi iturrien dibertsifikazioa eta gas naturalaren eta energia alternatiboen sustapena.

10.1.1. Gas naturala garraiatu eta banatzeko sarea garatzera zuzendutako estrategia orokorrak burutuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan energi iturri hau ahalik eta gehien erabili ahal izateko. Iharduketa hauek LAA hauetan planteatutako Lurralde Ereduarekin bat etorriz garatuko dira.

10.1.2. Ildo honetan, Gas de Euskadi SA sozietateak Gasaren Garraioa eta Banaketa Antolatzeko Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana idatz dezan proposatzen da. Plan horretan etorkizunerako plangintza sartuko du, LAAek Lurralde Ereduari buruz emandako erreferentziekin bat etorriz eta sareek ingurune fisikoan sortzen duten eragina kontuan hartuz.

10.1.3. Etxean eta merkataritzan erabiltzeko banaketa-sareak eraikiko dira, leku aproposenetan egin daitezkeen iharduketei lehentasuna emanez (populazio handieneko udalerriak eta gasbidetik hurbilen daudenak).

10.1.4. Bilboko eta Donostia-San sebastiango etxerako eta merkataritzarako gasa banatzeko sareak gas naturalaren instalazioen berezko eskakizunetara egokituko dira.

10.1.5. Bilbo Metropolitarreko gasa banatzeko sarea zabaldu egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumo potentzial handieneko eremu honetan gas naturala ezarri ahal izateko.

10.1.6. LAA hauetan planteatutako Lurralde Ereduaren arabera indartzea komeni den Eskualde Eremuen gasifikatzeko laguntzak emango dira.

10.1.7. Erakunde aginpidedunek Hidrokarburoak Ikertu, Miatu eta Ustiatzeko programak aurrera eramango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

10.1.8. Fuelak eragindako instalazioak birmoldatu eta gas naturalez eragingo dira, energi dibertsifikazio handiagoa lortu eta poluzio atmosferikoa murriztu ahal izateko.

10.1.9. Energia kontserbatu eta aurreztera zuzendutako iharduketak bultzatuko dira, kogenerazioari arreta berezia eskainiz, energi kontsumo handia duten sektoreetan batik bat (papergintza, pneumatikogintza, kimika, siderurgia eta elikagaien industria).

10.1.10. Minizentral elektrikoen ezarpena bultzatuko da (5.000 kVA-tik beherako potentzia), mota honetako proiektuak energia elektrikoaren autosortzaile bihurtuko diren inbertsore txikien artean sustatzeko xedez.

10.1.11. Energia berriztagarrien garapen eta erabilerarekin zerikusia duten proiektuei laguntza emango zaie; honako hauei besteak beste:

  1. a. Artigas (Bilbo), Gardelegi (Vitoria-Gasteiz) eta San Markoseko (Donostia-San sebastian) zabortegietan sortutako biogasaren aprobetxamendua.
  2. b. Hiri-hondakin solidoetatik energia berreskuratzeko plantak.

10.2. Lurraldea Antolatzeko Estrategiekin bat datozen energi azpiegiturak.

10.2.1. Energi sozietate desberdinen politikak Lurraldea Antolatzekoarekin koordinatzea, azpiegitura berriak sortzeko benetako lurzoru-premiak ahalik eta laisterren aurreikusi ahal izateko. Horretarako, energi programa horietako bakoitza bilduko duen Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plan bat idaztea edo programa horiek Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planetan barne hartzea komeni da.

10.2.2. Energi azpiegitura berriak eraikitzeko dauden alternatiba posibleen artean, ingurugiroaren gaineko eragin txikiena sortzen dutenak aukeratzea, batez ere ondokoei dagokienez:

  1. a. Gas Natural de Euskadi SA sozietatearen Sarearen zabalkuntza.
  2. b. Redesa eta Sozietate Elektrikoen sareetako energia garraiatzeko linea.
  3. c. Bilboko Portuko GNL berriz gasifikatzeko planta.

10.2.3. Energia produzitu eta garraiatzeko azpiegituren interferentzia minimizatu eta beste erabilera batzuekin bateragarri egitea.

10.2.4. Gizartea edo ingurugiroa helburu duten energi azpiegiturei buruzko proiektuei erakundeen laguntza ematea.

10.3. Plangintza eta Ikerketa azpimarratzea.

10.3.1. Inplikatuta dauden erakunde desberdinek aurreikusitako politika eta planak koordinatzeko mekanismoak sortzea: Administrazio Zentrala, Autonomia Administrazioa, Estatu mailako Sozietateak eta Autonomia mailako Sozietateak, azpiegituren erredundantzia saihestuz eta iharduketak bateratzen ahaleginduz.

10.3.2. Ikerketa-lanak bultzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko energi eskaria aurreikusi eta energi sektore desberdinetan ezinbestean gertatuko diren transformazioen berri izateko, beharrezkoak diren azpiegiturak behar adinako aurrerapenarekin planifikatu ahal izateko xedez.


1. Interpretatzeko gakoak

2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.

3. Helburuak, irizpideak eta oinarrizko orientabideak.

4. Artezpide orokorrak.

5. Artezpide partikularrak. Errepideak.

6. Artezpide partikularrak. Trenbideak.

7. Artezpide partikularrak. Aireportuak.

8. Artezpide partikularrak. Portuak.

9. Artezpide partikularrak. Telekomunikazioak.

10. Artezpide partikularrak. Energia.





























































































tráfico















































































































































































avion





























































































































































































































































































































tren


































anden







































Bilboko Metroa












Orri honen hastapenara bueltatu

 
Azken eguneratzea: 2017/11/28