iz. Fis. Izpi katodikozko hodi berezia, telebistek izan ohi dutena, irudiak erreproduzitzen dituena. Gaur egun pantaila karratuko zineskopioak erabiltzen dira, 12,14,17,19 edo 21 hatzekoak (pantailaren diagonalari dagokionez). Zineskopioek izpi elektronikoak pantailara bideratzeko % 90-100eko angelua dute eta espazio gutxi hartzen duten pantaila handiak egin daitezke horri esker.