izond. Bot. Fabalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Mota gehienak zuhaitz edo zuhaixka egiturakoak dira. Berez tropikoko eta tropiko aldeko lurraldeetakoak dira, eta 56 bat generotan eta 2.500-3.000 motatan bereizten dira. Familia honetako landare gehienek hosto elkartuak eta orrazi itxurakoak dituzte, eta lorean eta fruituan alde handi samarrak izan ditzakete. Familia honetako landare ezagunena arkazia da.