Bizkaitar politikaria (Usansolo, 1959). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Soziologia Politikoko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean bertan. EAJko legebiltzarkidea izan zen bi legealditan, 1986-1990 eta 1990-1994 bitartean. 1995etik 1998ra, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Koordinazioko idazkari nagusia izan zen, eta 1999ko urtarrilaz geroztik, lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua da.