da-du ad. Zatitu; bereziki, zati-zati egin. v Kim. Konposatu baten edo nahastura baten osagaiak bereizi edo bakartu, hots, deskonposatu. Gaiak zatikatzeko prozedura ugari erabil daitezke: hala, isurkariak zatikatzeko destilazioa eta kromatografia erabiltzen dira, eta solidoentzat, berriz, elektroforesia, iraztea, zentrifugatzea eta kristaltzea, baina, oro har, destilazioa da gehien erabiltzen dena.