iz. eta izlag. Abbas, Mahomaren osabaren ondorengo ziren 37 kalifa arabiarrek osaturiko dinastiari ematen zaion izena (750 - 1258). Abu al-Abbas al-Saffahizenekoakeman zion hasiera hirugarren dinastia honi, omeiatarrei nagusitzean. Agintea Siriatik Irakera eraman zuten, Bagdad hiriburu berria eraikiz (962). Mongoliarrak bere erresuman sartu zirenean amaitu zen dinastia hau, Gengis Khan-en iloba Hulaguk azkeneko kalifa, Musta’sim, hil zuelarik (1258).