Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Umeak ere kulturazale

Txosten hau Kulturaren Euskal Behatokiaren 2016ko “Kulturaren eta pobreziaren arteko erlazioaren inguruan” ikerlanaren ildotik dator, beste pauso bat aurrera egiteko.

Atala

Kasu honetan, umeen eta kulturaren arteko erlazioa aztertu du ikerlanak, umeak gizartean arriskua duten kolektiboa direla aintzat hartuta. Desoreka sozialak familia bakoitzeko errealitatean errotzen dira. Alegia, familiek ematen dizkiete umeei abiapuntua eta baliabideak, bakoitzak berea eta ezberdina. Hori dela-eta, umeek kulturan daukaten parte-hartzea ere ezberdina da.

Egundoko garrantzia dauka, hortaz, umeei bultzada emateak kulturako publiko izateko. Etorkizuneko publiko izango direnez, haien kulturako gaitasuna eta gustuak pizteko balio behar du kulturak, horrek emaitza ekitatiboak ekartzeko moduan. Horretarako, gogoetarako elementuak eta ekintzarako gakoak eman ditu ikerlanak.

Hasteko eta behin, hiru ikuspegi biltzen dituen marko orokorra bistaratu du:

  1. Lehenik, umeak fenomeno soziologikotzat hartzea, umezaroari buruzko kontzepzio sozial berriak nabarmentzeko.
  2. Familien/umeen arteko desoreka eragiten duten faktoreak, Euskadiko datuak hartuta.
  3. Umeen eskubideak, eskubide kulturalekin zertan topo egiten duten behatuz.

Bigarrenik, eta aurreneko atalean esandakoaren ildotik, gogoeta egiten du umeak ere publiko izan daitezkeela ulertzeko moduan.

Azkenik, egoeraren erradiografia laburra ikusteko aldera, alde batetik, umeek kulturaren arloan zer presentzia daukan aztertu du txostenak (2018-2022 epeko Euskadiko Familiei laguntzeko erakunde arteko IV. Planean zer presentzia duten, bereziki) eta, bestetik, umeentzako planetan kulturak zer-nolako posizioa daukan.

Umeak ere kulturazale [pdf, 1,3 MB]