Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Musika-programatzaileak 2011

Atala

Eragiketa honek EAEko kultura eskaintza dinamizatzen duten eragile pribatu zein publikoen informazioa eskaintzen du. Sektoreok ezagutzeko oinarrizko datuak dira, eta garrantzitsuagoa dena: 2007 eta 2011 bitarteko datuak eskura izanik, sektoreen joera ezagutzeko aukera ematen dute, perspektiba eskaini eta urteotan izandako bilakaera erakutsi ere bai.

Metodología aldetik, 2009an egindako aldaketekin (liburuaren eta disko salmenten sektoreak sartu eta galdesortak erraztu), eragiketa finkatua dago. Horrela, 2012. urtean landa lana egin ondoren, 2013an datuak aztertu, garbitu eta ustiatu egin dira.

Lan horren emaitzak zabaltzeko, Kulturaren Euskal Behatokiak hainbat bide erabiltzen ditu: sektoreetako txostenak; emaitzetatik abiatuz, azterketa analitikoa eta sakona egiteko, Ikuspegiak txostena; Euskadiko kulturaren errealitatea laburtzeko, Kultura urtekaria; kulturaren oinarrizko adierazleak; eta webean eskuragarri dagoen datu-bankua.

Sektoreetako txostenak sektore bakoitzeko datu zehatzen bilduma dira. Txosten hauekin, behatokiaren asmoa da sektore bakoitzeko egoeraren deskripzioa eskaintzea. Horregatik, oraingo honetan, lehen irakurketa errazteko asmoz, txostenek datu nagusien aurkezpen grafikoa ematen dute hasieran bertan. Horrez gain, estatistikaren aurreko edizioetako datuak ere ematen dira.

Txosten honek musika programatzaileen datuak aurkezten ditu. 2007-2011 bitarteko datuok orkestren, programatzaile publikoen, sustatzaile pribatuen eta musika aretoen tipologia, dimentsio ekonomikoa, enplegua eta jardueraren inguruko informazioa ematen du.

Musika-programatzaileak 2011 [pdf, 380 kB]