Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Diskoaren industria 2009

Atala

Lehen edizioan (2009, 2007ko datuekin) lortutako emaitzari esker Behatokiak zenbait alderdi egokitzeko eta hobetzeko aukera izan du, nola informazioa biltzeko prozesuan hala informazio hori ustiatzean, gero eta datu sinesgarri eta zehatzagoak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arteekin eta kultura-industriekin zerikusia duten sektoreen errealitatearen inguruan.

2009 izan da informazioaren erreferentzia-urtea. Estatistika-eragiketa hori 2010eko bigarren seihilekoan hasi zen, eta, lehenik eta behin, landa-lana prestatu zen, ekitaldi horren amaieran informazioa jasoz. Jarraian, informazioa araztu zen, eta, azkenik, txosten sektorial hauetan aurkeztutako emaitzak ustiatu dira. Edizio honetan bi alor berri txertatu dira; batetik, liburuaren industria (argitaletxeak eta liburu-dendak), eta, bestetik, disko-saltokiak, honako zazpi analisi sektorial hauek osatzeko: arte eszenikoen programatzaileak, arte eszenikoen ekoizleak, ikusizko arteak produzitzeko eta erakusteko zentroak, musika-programatzaileak, liburuaren industria, ikus-entzunezko industria eta diskoaren industria.

Zentsu-eragiketa hori aurrera eramateko, 600 kultura-agentek parte hartu dute, gutxi gorabehera, eta horien laguntza ezinbestekoa izan da sektore bakoitzaren errealitatea islatzeko moduko informazioa jasotzeko. Aurreko edizioan lortutako esperientzia oso baliagarria izan da guretzat eta, informazioa errazago eskuratzeko asmoa genuenez, galdesortak sinplifikatzeko erabakia hartu dugu, agenteei eskatutako informazioaren xehetasun-maila murriztuz.

Hortaz, txosten sektorial hauen bitartez, Kulturaren Euskal Behatokiak EAEn diharduten arteei eta kultura-industriei buruzko oinarrizko informazioa eman nahi du aditzera, batetik, egungo egoera aztertzeko, eta. bestetik, denboran zehar agente eta sektore bakoitzean geratzen diren aldaketen eta bilakaeraren jarraipena egiteko. Diskoaren industriaren kasuan ez dugu denborazko konparaziorik aurkeztu, honako bi arrazoi hauengatik: batetik, diskoa lehen aldiz bildu dugu estatistika honetara, eta, bestetik, diskoetxeei dagokienez, estatistikara biltzeko eskakizunak zorrotzagoak izan dira, eta horrek eragin nabaria izan du zentsuan.

EAEko diskoaren industriaren (diskoetxeak eta disko-saltokiak) estatistikaren emaitzak aurkeztu ditugu txosten honetan, agenteak sailkatuta eta agente bakoitzaren ekonomia- eta produkziojarduera aztertuta.

Diskoaren industria 2009 [pdf, 840 kB]