EAEko liburu sektoreko gogoeta estrategikoa
Kulturen aldeko Herritar Kontratuaren esparruan, Liburuaren talde operatiboak agerian utzi du zeinen zaila den sektoreak bizi duen unea.

Hala, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak EAEko liburuaren sektorearen eta liburu-denden egoeraren inguruko gogoeta estrategikoa bultzatu du, hauek izanik helburuak:
- EAEko liburuaren sektorearen egoerari buruzko diagnostiko bat egitea.
- Liburuaren eta liburu-denden sektoreak bizi dituen eraldaketek oinarri dituzten ardatz estrategikoak zehaztea.
- Sektoreari ikuspegi ugari eta osagarrietatik (kulturakoak, hezkuntzakoak eta industriakoak) eragiten dioten politikak gidatuko dituzten jardun-lerroak proposatzea.
- Proposatzen diren lerroak abian jartzeko behar diren urratsak diseinatzea.
EAEko liburu sektoreko gogoeta estrategikoa (2012) [pdf, 3,6 MB]