'Euskarazko liburugintzari buruzko azterketa 2006', laburpena
Jarraian aurkezten den dokumentuak 'Euskarazko liburugintzari buruzko azterketa' lanari buruzko laburpen sintetikoa jasotzen du, Elhuyar Aholkularitzak 2006ean egindakoa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskatuta.

Lan hau, sektoreko ikerlanak egiteko Kulturaren Euskal Planak proposatutako ekintzen inguruan kokatzen da. Zehazki, 7. ardatz estrategikoak liburu, disko eta ikus-entzunezko propioen politika koordinatuak garatzea xedatzen du eta Planak arreta berezia eskaini nahi dio euskarazko produkzioari.
Dokumentu osoa Lakuako Kulturaren Euskal Behatokiko bulegoetan kontsulta daiteke eta ondoko helbidean eska daiteke: kulturabehatokia@euskadi.eus
'Euskarazko liburugintzari buruzko azterketa 2006', laburpena [pdf, 560 kB]