Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XV. txostena - Barne Merkataritza (2009)

Atala

Datu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko liburuaren merkatuan lortutako emaitzak erakusten dituzte, eta erkidegoko argitaletxe pribatuen jarduera aztertuta eskuratu dira; arreta berezia eskaini zaie euskarazko liburuen argitalpen eta salmentari.

2009ari dagokionez, alderdi hauek ikertu dira nagusiki:

  • Barne merkataritzan liburuen salmentak duen fakturazio osoaren zenbatekoa kalkulatzea, eta liburuen eskaintzari nahiz merkaturatzeari buruzko datu zehatzak ematea.
  • Sektoreko enplegua, liburuen banaketaren sailkapen geografikoa, argitalpenen hizkuntza, liburuen salneurriak, liburuak merkaturatzeko bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa zehaztea. Aurten, berrikuntza bat dago: formatu digitaleko argitalpenei buruzko kapitulua.
  • Aurtengo txostenean, aztertutako argitaletxeen kanpo merkataritza zehazten ere saiatu gara, lehen aldiz.

Eskerrik beroena eman nahi diegu bidalitako galdetegia bete duten argitaletxe guztiei. Bide beretik, eman diguten laguntza eskertu nahi diegu Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerketa lan hau.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XV. txostena - Barne Merkataritza (2009) [pdf, 580 kB]