Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2018
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Museoen Zentroak, bi urtez behin, Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika-ikerketa egiten du. Txostenaren xede nagusiak dira: datuak eguneratzea, herritarrei Euskadiko museoen sektoreari buruzko alderdi nagusiak aurkeztea, eta kultur erakunde eta kudeatzaile publikoei zein pribatuei beharrezko informazioa eskaintzea.

Dokumentu honetan 2018ko emaitza nagusiak agertzen dira, eta EMSIMEn, Euskadiko Museoen Sisteman, dauden hiru lurralde historikoetako 61 museo eta bildumak hartu dute parte. EMSIME Eusko Jaurlaritzako museoen kudeaketarako sistema informatikoa da.
Emaitza horiek honako dimentsio hauei buruzko datuak ekartzen dituzte:
- Museo-sarearen ezaugarri orokorrak
- Azpiegituren ezaugarriak
- Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta erabilgarri dagoen ekipamendua
- Sarbidea
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea
- Museo-erakundeetako langileei buruzko datuak
- Datu ekonomikoak
- Museo-funtsen informazioa
Azterketa honek Euskadiko museo-sektorearen gaur egungo egoeraren irudi orokorra ematen du, eta aukera ematen du museo-azpiegituren ezaugarriak ezagutzeko, eta baita horien irakurketa egiteko ere.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko museoen eta bildumen arduradunei eta talde teknikoei, txosten hau egiteko eskainitako informazio eta ezagutzarengatik.
Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2018 [pdf, 8 MB]