Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2018

Atala

Dokumentu honetan 2018ko emaitza nagusiak agertzen dira, eta EMSIMEn, Euskadiko Museoen Sisteman, dauden hiru lurralde historikoetako 61 museo eta bildumak hartu dute parte. EMSIME Eusko Jaurlaritzako museoen kudeaketarako sistema informatikoa da.

Emaitza horiek honako dimentsio hauei buruzko datuak ekartzen dituzte:

  • Museo-sarearen ezaugarri orokorrak
  • Azpiegituren ezaugarriak
  • Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta erabilgarri dagoen ekipamendua
  • Sarbidea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea
  • Museo-erakundeetako langileei buruzko datuak
  • Datu ekonomikoak
  • Museo-funtsen informazioa

Azterketa honek Euskadiko museo-sektorearen gaur egungo egoeraren irudi orokorra ematen du, eta aukera ematen du museo-azpiegituren ezaugarriak ezagutzeko, eta baita horien irakurketa egiteko ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadiko museoen eta bildumen arduradunei eta talde teknikoei, txosten hau egiteko eskainitako informazio eta ezagutzarengatik.

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2018 [pdf, 8 MB]