Idioma

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2010

Atala

Txosten honen helburua da museo-sektorearekin lotutako alderdien ikuspegi orokorra ematea; zehazkiago esateko, erakundeen ezaugarri orokorrak, zerbitzuak eta ekipamenduak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskuratzen eta baliatzen ote diren, erakundeok zenbat bisitari duten, erakusketak eta garatzen dituzten beste hainbat jarduera, baliatzen duten giza baliabideen sarea, erakundeen datu ekonomikoak eta museo-funtsak.

2010eko ikerketan, orotara, hiru lurralde historikoetako 63 museok eta bildumak hartu dute parte.

Txosten honen emaitzak oso baliagarriak dira museoek eta bildumek euskal kulturan bizi duten egoera ezagutarazteko; gainera, aukera ematen du hiru lurralde historikoen arteko alderaketa egiteko, bai eta beste lurralde batzuekin konparatzeko ere.

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2010 [pdf, 2,5 MB]