- Administrazio-bidea bukatzen duten egintza eta ebazpenen aurka.
- Izaera orokorreko xedapenen aurka.
ZEIN ORGANOREN AURREAN AURKEZTEN DA
- Administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Epaitegi hori, oro har, aurkatutako jatorrizko egintza eman duen organoak egoitza duen barrutikoa izango da.
- Izaera orokorreko xedapenak izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean.
ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPEA
2 hilabetekoa egintza adierazia bada. Epe hori administrazio-bidea amaitzen duen egintza jakinarazi edo argitaratzren denean hasiko da.
6 hilabetekoa ebazpena presuntziozkoa bada. Epe hori presuntziozko ezespen-egintza gertatzen denean hasiko da. Hala ere, honakoak bereizten dira:
Gorako errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
Berraztertzeko errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
Berrikusteko errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
2 hilabete izaera orokorreko xedapena bada. Aurkatzen den xedapena argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea.