Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Aurkezpena

Informazioa enpresei eta partikularrei Jabetza Industrialaren esparruan.

  • Argibideak babes-modalitate egokiena mugatu eta aukeratzeko.
  • Informazioa erregistro-eskaera bat egin aurretik eman beharreko urratsei buruz.
  • Formularioak lortzen lagundu.
  • Patente eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) kudeatutako prozedura bakoitza osatzen duten izapideei buruzko informazioa.
  • OEPMk eskainitako prozedura eta zerbitzuen kostu/tasei buruzko informazioa.
  • Atzerrian babesteko moduei buruzko informazioa.
  • OEPMren tresna informatiko publikoak erabiltzeko informazioa eta laguntza.

OEPMk kudeatutako prozedurei dagokien eskaeren, zein dokumentazioaren harrera balioduna, aurkezpen-data eta lehentasuna izendatuta eta, kasua hala denean, baita epeen etendura ere.

OEPMri mota guztietako eskaerak eta dokumentuak igortzea.

Patenteak eta eredu baliagarriak ustiatzeko ziurtagiriak ematea.

  • Lurralde Zentroak:

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Lurralde Ordezkaritzak.

    •  Arabako Lurralde Ordezkaritza  Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza  Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
       Samaniego k. 2
       01008 VITORIA-GASTEIZ
       Tel: 945 01 77 70
       Faxa: 945 01 70 51
       Concha jenerala k. 23
       48010 BILBO
       Tel: 944 03 14 00
       Faxa: 944 03 14 45
       Easo k. 10
       20006 DONOSTIA
       Tel: 943 02 25 00
       Faxa: 943 02 25 42
       Harremanetarako pertsona  Harremanetarako pertsona  Harremanetarako pertsona
       Javier Arnaiz
       Tel: 945 01 77 69
       j-arnaiz@euskadi.eus
       José Manuel Galíndez Alonso
       Tel: 944 03 14 38
       Faxa: 944 03 14 45
       j-galindez@euskadi.eus
       Marce Rojo Cima
       Tel: 943 02 25 22
       Faxa: 943 02 25 42
       e-gipuzkoa2@euskadi.eus

    Giza asmamenaren sorkuntzak babesteko bi bideak, Espainiako legerian, haietako bakoitzaren eskubideak dagozkion xedearen arabera bereizten dira.

    • Jabetza industriala

      Zer babesten duen

      Nola babesten diren

      Jabetza industrialeko eskubideak erregistratzearen bidez jaiotzen edo lortzen dira.

      Zertan datzan babesa

      Titularrari ustiatzeko eskumen esklusiboa ematen dio, hau da, eskubidea du babespeko asmakuntza-modalitatea, diseinua edo marka gehitzen duten edo erreproduzitzen duten produktuak fabrikatzea, eskaintzea, erabiltzea edo merkaturatzea besteei galarazteko, bere baimenik gabe.

      Babesaren eremua

      Eskubide hauek lurraldeari lotuak daude, lurralde edo herrialde jakin baterako erregistratzen dira, Espainiaren kasuan, Estatu osorako. Hainbat modu daude babesa nazioartera hedatzeko.

      Non erregistratu

      Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) da, Espainian, jabetza industrialaren modalitate desberdinen titularrei babesa ematen dien erakundea, patenteak, eredu baliagarriak, diseinu industrialak eta izen komertzialak erregistratzearen bitartez.

      Modalitate horiei guztiei buruzko informazioa lor daiteke, bai-eta eskaerak aurkeztu ere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzen bitartez.

    • Jabetza intelektuala.  Egile-eskubideak.

      Literatura, arte edo zientzietako sorkuntza orijinalak babesten dituzte, zeinahi bitarteko edo euskarritan adierazten direla ere.

      Babes horren barruan sartzen dira, beste batzuen artean, liburuak, musika-konposizioak, planoak, argazkiak edo ordenagailuko programak.

      Informazio gehiago nahi izatera, zuzendu hona: Euskadiko Lurralde Erregistroa edo haren mendeko bulegoak.

    Azken aldaketako data: