Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Norbera babesteko ekipamenduak (NBE)

Europako Batzordearen 2020/403 (EB) Gomendioarekin bat etorriz, 2016/425 (EB) Erregelamenduan ezarritako funtsezko betekizunen arabera osasun- eta segurtasun-maila egokia bermatzen duten NBEak merkaturatzeko baimena eman ahal izango da, arau bateratuen araberakoak erabat bukatu ez diren egokitasunerako ebaluazioen prozeduretara jo bada.

Aurreko atalean aipatutako NBEak merkaturatzeko aldi baterako baimenaren prozedura hasteko, CE markarik gabeko NBEa merkatuan sartu nahi duen eragile ekonomikoak egingo du eskaera. Eskabide hori galdetegiaren (PDF, 883 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bidez formulatu beharko da, Industria Lurralde Ordezkaritzan.

Eskabidearekin batera aurkezten diren egiaztagiriak euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean badaude, horien itzulpen ofiziala ere aurkeztu beharko da, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera egina.

Eskaeraren berri izan behar duen organoaren eskura jarritako errekurtsoek horretarako aukera ematen dutenean, ingelesez dauden egiaztagiriak aurkeztea onartu ahal izango da.

Baimen-eskaeraren berri izan behar duen organoak edozein datu, informazio edo dokumentazio gehigarri aurkezteko eskatu ahal izango dio interesdunari, baldin eta erabakigarria bada eskaera zentzu batean edo bestean ebazteko, edo aurkeztutako informazioaren edo dokumentazioaren benetakotasuna egiaztatzeko.

Hemen jasotako irizpideek ez dute eragotziko gainerako agintari eskudunek esparru honetan ondorio berberetarako xedatu, ebatzi edo erabaki dezaketena, ez eta inguruabar objektibo berriak direla-eta haiek eguneratu ahal izatea ere.

Azken aldaketako data: