Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Funtzioak

CSNren eta EAEren artean sinatutako akordioaren arabera, EAEri dagokio honako eginkizun hauek betetzea, betiere berezko eskumenen mugen barruan eta kasuan kasu ezarritako baldintzetan:

  • 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak ikuskatzea, eraikitzeko, martxan jartzeko, funtzionamenduko, aldatzeko (baita handitzeko ere) eta ixteko faseetan.
  • Diagnostiko medikoak egiteko X izpien instalazioak ikuskatzea.
  • Diagnostiko medikoak egiteko X izpien ekipoen EVATak ikuskatzea.
  • Erregai nuklearraren eta bestelako material erradioaktiboen garraioak ikuskatzea, EAEtik igarotzean.
  • CSNk baimendutako eta EAEn kokatutako instalazio erradioaktiboen berezko Erradiologia Babeseko Zerbitzuak ikuskatzea.
  • 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboekin loturiko azterketak eta ebaluazioak.
  • Erradiodiagnostiko medikoak egiteko instalazioen azterketak eta ebaluazioak.
  • EAEn ingurumeneko erradiologia-zaintza.
  • Instalazio erradiaktiboen gainbegiratzaile edo operadorearen lizentziak ematea eta berritzea.
  • Instalazio erradioaktiboko langileentzako prestakuntza-ikastaro homologatuen ikuskapena eta ebaluazioa

 

Azken aldaketako data: