Osasun Saila

Ostebaren argitalpenak

Osteba logotipo irudia, Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzua

Osteba berriak

Aldizkako argitalpena, Teknologia Sanitarioen eta Osasun Zerbitzuen Ebaluazioaren esparruan Osteba egindako lanaren berritasun nagusiak biltzen dituena. Informazio eguneratua eta garrantzitsua eskuratzeko aukera ematen du, eta bere jarduerak, proiektuak eta ikerketa-emaitzak agerian uzten ditu. 2014az geroztik, Osteba Berriak formatu elektrnikoan baino ez da argitaratzen, eta, horri esker, edukiak eskuragarriagoak eta arinagoak dira.

Osteba Berriak boletinean harpidetu 

Ebaluazio txostenak

ETSrekin eta osasun-zerbitzuen antolamenduarekin lotutako gai zehatzei buruzko informazio zehatza, zorrotza eta egituratua ematea helburu duten dokumentu teknikoak.

Ebidentzia zientifikaren berrikuspena eta sintesi kritikoa eta ondorioen eta gomendioen formulazioa barne hartzen dituen prozesu sistematiko batean oinarritzen da etikan eta legeetan dituen ondorioak ere.

Euskal Autonomia Erdidegoko osasun-plangintza eta -kudeaketako eskaerei erantzuten diete, bai eta Osasun Sistema Nazionalaren premiei ere, eskura dagoen ebidentziarik onenean oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko, eta funtsezko tresna da osasun-sistemaren kalitatea, iraunkortasun eta ekitatea hobetzeko, ebidentzia zientifikoaren erabilera informatu eta gardenaren bidez.

Berrikuspen-txostenak 

Premiazko informazio-premiei erantzutea. ETSren eremuan eta osasun-zerbitzuen antolamenduan gai jakin bati buruz eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoaren sintesi azkar eta egituratu bat eginez.

Normalean, ebaluazio osoa izan litekeenaren alderdi partzialei buruzko informazio-eskaerei erantzuten diete, ETSren txosten luzeenetara aurretiazko hurbilketa edo hurbilketa osagarri bat ekarriz.

Ildo horretan, berrikuspen-txostenak osasun-kudeaketarako laguntza-tresna bat dira, denbora egokietan kalitatearen ebidentzia sintetizatua izateko aukera ematen batitute.

Osasun-teknologia berrien eta sortzen ari direnen fitxak 

TSNE fitxa laburra 

TSNE bati buruzko oinarrizko eta funtsezko informazioa biltzen duen dokumentua, honako atal hauetan egituratua: teknologiaren deskribapen laburra, xede-populazioa, teknologiaren mota eta erabilera, teknologia berriaren ekarpena gaur egun erabiltzen denarekiko, aplikazio-eremua eta testuingurua, eskuragarri dagoen ebidentzia klinikoa, gaixotasunaren karga, praktika kinikoan eta antolaketan aurreikusten diren aldaketak, ondorio etiko eta juridikoak, inplikazio ekonomikoak eta zabalkundereako aurreikusitako abiadura.

Fitxa hauen helburua TSNEen lehentasunezko identifikazioa laguntzea da, ondoren ebaluazio zehatzagoa behar dutenak hautatzeko.

TSNE ebaluazio-fitxak 

Lehentasunez hautatutako TSNE bati buruzko alderdi esanguratsuenak modu egituratuan aztertzen dituen dokumentu estandarizatua. Agertze-fase goiztiarrean dagoen eta bizi-kalitatean zein osasun-sisteman eragin handia izan dezakeen osasun-teknologiari buruzko informazioa eskaintzen du.

Praktika klinikoaren gidak 

Era sistematikan garatutako gomendioen multzoa, profesionalei eta pazienteeei osasun-arreta egokienari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko, bai eta osasun-arazo bati edo baldintza kliniko espezifiko bati aurre egiteko aukera diagnostiko, terapeutiko edo zainketa-aukera egokienak hautatzen laguntzeko ere.

PKG-ak eskura dagoen ebidentzia zientifikoaren berrikuspen zorrotz batetik abiatuta egiten dira, onuren, arriskuen eta, hala dagokionean, osasun-testuinguruan aplikagarriak diren alderdien balorazioarekin konbinatuta.

Ebidentzia zientifikotik eratorritako dokumentuak dira OPBEak, eta, zentzu hertsian PKG bat osatu gabe, haien erabilera osatzen dute eta osasun-arloan erabakiak hartzea errazten dute. Helburua da informazio- edo laguntza-premia zehatzei erantzuna ematea, ebidentzia-sintesia, analisi espezifikoak edo tresna metodologikoak eskainiz, asistentzia- edo kudeaketa-maila desberdinetan baliagarriak izan daitezkeenak.

Informazio-oharra: PKG bat argitaratu zenetik 5 urte baino gehiago igaro direnean, haren gomendioak arretaz hartu behar dira kontuan, haren indarraldia eta eguneratzea ebaluatu gabe egon baitaiteke.

Gehiago irakurri

Otros productos basados en la evidencia (OPBE) 

Conjunto de herramientas desarrolladas a partir de la mejor evidencia científica disponible para apoyar la toma de decisiones en el ámbito sanitario. Estos productos complementan a las GPC y facilitan la implementación de sus recomendaciones en la práctica asistencial. Entre los principales OPBE se incluyen los protocolos clínicos, las vías clínicas, los algoritmos de decisión, los procesos asistenciales integrados, los documentos de consenso y otras herramientas de apoyo a la práctica clínica.

Artikuluak/Bestelakoak

Ezagutza sortzea eta hedatzea, aldizkari zientifiko espezializatuetan artikuluak argitaratuz, bai eta kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan komunikazioak prestatuz eta aurkeztuz ere.

Lan hori erakunde barrutik garatzen da, diziplina anitzeko talde baten inplikazio zuzenaren bidez, baita osasun- eta ikerketa-arloetako beste erakunde, instituzio eta profesionalekin lankidetzan ere.

 

Azken aldaketako data: