Hezkuntza Saila

sansebiera

iz. Bot. Agabazeoen familiako zenbait belar landareren genero izena. 70 bat landare mota biltzen dira genero horen baitan. Berez Afrikako erdialdekoak eta hegoaldekoak, eta Asiako tropiko aldekoak dira. Sansebiera mota batzuk, apaingarri gisa edukitzeko oso egokiak direlako (ez ditu oso giro beroak eta hotz samarrak ere erraz galtzen), mundu guztira zabalduak daude gaur egun. Ezagunenak eta zabalduenak hauek dira: Sansevieria trifasciata, arrosa-lorearen antzera eratutako hosto mamitsuak, zabalak eta kolorez horiak eta berdeak dituena; S. arborescens, zurtoin zuzena eta lantza itxurako hosto luzeak, txandaka antolaturik lau aldeetara zabaltzen direnak, dituena; eta S. stuckyi, oso zurtoin laburra eta ezpata itxurako hosto luze punta-zorrotzak eta sustraiaren buruan sortzen direnak dituena.