Hezkuntza Saila

Sanrokada

1893ko abuztuaren 16an, San Roke egunean, Bizkaiko erakunde foruzaleek Iruñeko Orfeón Pamplonés abestaldeari Gernikan eginiko omenaldiaren ondorengo istiluei eman zitzaien izena. Bertara bildu ziren nazionalistek Euskal Herriko independentziaren aldeko oihuak egin zituzten, Espainiako bandera bat erre zuten ondoren, eta karlisten haserre bizia piztu.