Hezkuntza Saila

Sanlucar de Barrameda

Espainiako hegoaldeko hiria, Cadizko probintziaren hego-mendebalean, Guadalquivir ibaiaren bokalean, Huelvako probintziaren mugatik hurbil. 52.832 biztanle. Laborantza (mahastiak), abere hazkuntza (zezen azienda), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Bertako portutik irten ziren Colon, Indietarako hirugarren bidaian, eta Magallanes, munduari lehen bira eman zionean (1519).