Hezkuntza Saila

sankhya

iz. Fil. Indiako filosofia eskola, K.a. VI. mende inguruan Kapilak sortua. Joera dualista agertzen du: batetik purusa dago, arima, eta bestetik prakrti, materia. Materiak arima erakartzen duenean mundu enpirikoa sortzen da, eta ezagutza zuzena lortzen da arimak bere burua materiarengandik bereizten duenean.