iz. Zool. Falaropodidoen familiako itsas hegaztia, 18 cm inguru luzea (Phalaropus edo Lobipes lobatus). Kolore biziagoak izaten ditu udan negu partean baino. Sabelaldea zurixka du, lepoa laranja kolorekoa eta gainaldea zuri-beltza. Europako, Asiako eta Ameriketako iparraldean bizi da. Bizitzako aldirik handiena itsasoan ematen du.