Hezkuntza Saila

Likaon

Mit. Greziar mitologian, Arkadiako alegiazko erregea. Errege maltzur eta ankerra zen, eta jainkoen errege Zeusi iruzur egin nahi izan zion otordu batean giza haragia eskainiz. Zeus konturatu zen eta haserrean uholdeak bidali zituen lurra hondatzera.