Hezkuntza Saila

likaoi

iz. Zool. Kanidoen familiako ugaztun haragijalea, Afrikako kanidoetan handiena (Lycaon pictus). Metro bete inguru izaten da luze, eta 40 cm inguruko isatsa du. 60 cm-ko garaiera eta 23 kg har ditzake. Ilean orban horixkak, marroiak eta beltzak izaten ditu. Amarrutsua eta gaiztoa da. Saharaz hegoaldeko lurraldeetan bizi da, eta talde handiak osatuz ibiltzen da ehizan. Antilopeak eta gazelak jaten ditu, batez ere.