Hezkuntza Saila

koreida

iz. Zool. Heteropteroen ordenako izen bereko familiako intsektua. 2.000 koreida motatik gora dira, landareetan bizkarroi bizi direnak gehienak. Askotariko kolore, forma eta neurriak izaten dituzte, baina gehienak kolore ilunekoak eta 10 milimetro luze inguru izaten dira. Buru estua dute, antena zabal zapalak eta hegoak bizkarraldeko ildoxka batzuetan gordeak. Koreidek animalietatik edo landareetatik, edo bietatik hartzen dituzte elikagaiak.