Hezkuntza Saila

korea

iz. Med. Nahi gabe egiten den bat-bateko mugimendua, sorbaldetakoa, ezpainetakoa edo aurpegikoa bereziki. Mugimendua bat-batekoa izaten da, baina mugimendu horren ondorioz hartzen den egokerak segundo batzuetan aldatu gabe iraun dezake. Koreak garuneko gorabeheren ondorioz gertatzen dira. Hiru korea mota nagusi dira: Huntington-ena, mugimenduaz gainera dementzia gero eta larriagoa ezaugarri duena, eta garuneko kalteek eragina; zahartzaroan aldika gertatu ohi dena; eta Sydenham-ena, haurrek izaten dutena, erreuma sukarraren ondoriozkoa.