Hezkuntza Saila

II Gazte Plana

5.2 BULTZATU ETA GARATZEKO ELEMENTUAK

Bigarren blokean koordinazioaren osagarri diren bi alderdi biltzen dira: bultzada eta garapena. Gazteen arazoen aurrean sortutako ekimenen dinamismoa, eta haiek aldatzea eta bateratzea ezaugarri nagusi duen Plan batek hark heltzen dion errealitate horri buruzko etengabeko gogoeta nola sustatu asmatu behar du, horrela, esku hartzeko metodo edo programa berriei buruzko adostasunak lortzeko, esku hartzeko esparruak eusten dituzten kontzeptuak argitzeko, etab. Gainera, agente publiko edo pribatu guztien arteko konpromiso-ahalegin handiak egin behar ditu, abian dauden programak garatu eta mantentzeko, edo behar berriei erantzungo dieten programa berritzaileak sortzeko. Xede horretarako, II. Gazte Planak zenbait mekanismo abian jartzea aurreikusi du, Plana sustatu eta garatzeko ahalegin hori lortzea ahalbidetzeko.

 ENTITATEA

 II. GAZTE PLANAREN BULTZADA ETA GARAPENA

GAZTE PLANAREN ZUZENDARITZA BATZORDEA

§         Gazte Plana garatzeko urteko konpromisoak programatu eta ebaluatzea

§         Eusko Legebiltzarraren Emakume eta Gazteria Batzordearen aurrean azaltzea, ekitaldi bakoitzaren ekintza estrategikoak aurkezteko

§         Gazte Plana gazteei eta erakundeei jakinarazteko Plana.

§         Udal teknikarien aldizkako lurralde-topaketak

 GAZTERIAREN EUSKAL BEHATOKIA

§         Zerbitzu tekniko eta dokumentala, gazteria-politiketan aditu, profesional eta bitartekarientzat.

§         Aditu sektorialen topaketak.

§         Teknikarien, agente sozialen eta gazteen prestakuntza.

§         Gazte-errealitateari buruzko ikerketa

Ø      Liburu zuriak egitea (Aisialdiari buruzkoak, Gazteen parte-hartzeari buruzkoak, Balioak eta gazte-indarkeriari buruzkoak...)

 EUSKO JAURLARITZA

§         Gazte-ataria

§         Leihatila bakarra (Gazte aukera)

§         Instituzioen arteko koordinazio-mahaia.

§         Udal plan estrategikoak landu eta garatzeko baterako finantziazioa, Aldundiekin koordinatuta.

 FORU ALDUNDIAK

§         Sailen barneko eta sailen arteko koordinazioa sustatu eta hobetzea.

§         Gazteriaren Foru Kontseiluak finkatzea.

§         Gazte Planaren udal bulego eta baliabideak abian jartzeko laguntza.

§         Udal plan estrategikoak landu eta garatzeko baterako finantziazioa, Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta.

 EUSKAL HIRIBURUETAKO UDALAK

§         Gazte-politikako plan estrategikoak lantzea.

§         Gazte Plana garatzeko udal bulego teknikoak sortzeko giza baliabideak eskaintzea, Gobernuaren eta Aldundiaren laguntzaz.

§         Sailen arteko koordinazioa sustatzea.

 UDALAK

§         Gazteriaren udal plan estrategikoak landu eta garatzea, Gobernuaren eta Aldundiaren laguntzaz.

§         Udaletan gazteria-politika sustatzea, gazteen parte-hartzea sustatzeko proiektuei dirulaguntzak emanez.

 GAZTEAK

§         Gazteen topaketarako foro egonkorra.

§         "Gazte-ontziak" (EGK-CJE) sortu eta garatzea.

§         Gazteen elkarte-mugimenduari laguntza ematea, beren ordezkaritza-organoen bidez (EGK-CJE).

AGENTE SOZIALAK

§         Gazte Plana koordinatzeko eta garatzeko topaketa-foro batean parte hartzea.

§         Instituzioekiko akordioak sinatzea, Gazte Planaren ekintzak garatzeko.

§         Mahai sektorialak antolatzea, berariazko gaietan gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta jarduteko.